2009/12/23

Olentzero

Bihar ortzeguna, abenduak 24, urtero bezala Olentzerok bisitatuko gaitu beratarrei, eta ohi denez harrera egingo diogu arratsalde guztian zehar.


Herriko haurrek, bazkalondoan hasita beraien kantuak eskeiniko dituzte herrian barrena eta arratsaldeko 17:00tan elkartuko dira denak Herriko Etxea plazan elkarrekin Olentzeroa kantatzeko.

18tan berriz helduen txanda ailegatuko da. Iamoteneatik hasita, herria zeharkatuko dute hiru ahotsetara Olentzeroa abestuz.

Beraz adi egon beratar hori...

"Leihoak eta ateak ireki jauna.... poooooooooommmm!!!!
Eta bota, bota ur tatxak..... poooooooooommmm!!!!"

2009/12/19

Ttikienen taldea osatzeko 22 haur berri izen eman dute

Goiza arrakastatsua gaurkoa Iamotenean. Berako haur eta gaztetxoek hitzordua zuten dantzetan izen emateko eta gogotsu joan dira beren burua apuntatzeko asmoz.


Pasa den urtean dantzatzen zuten haurren gehiengo nabarmena, denak ez errateagatik, dantzatan jarraituko dute 2010ean ere. Gainera, talde haueri azken urtetan dantzatu ez zuten batzuk ere izen eman dute, honenbertzez dantzari kopurua handiagotuz.

Baina eguneko poza, gaztetxoenek eman digute, izan ere 2004an jaiotako 22 neska-mutiko utzi dute beraien izena Gure Txokoa Dantza Taldearen zerrendetan, eta horietatik 8 mutikoak dira. Beraz azken urte horietan Beran jaiotako haur gehienak dantza egiten dutela erran dezakegu dudarik gabe.

Badakigu hala ere izen ematera etorri ez diren haur eta gaztetxoak daudela eta apuntatzeko asmoa dutenak. Horiei, faborez eskatzen diegu lehenbailehen gurekin harremanetan jartzea email bidez edo eskoletara banatutako oharran agertzen den telefono zenbakira deituz.

Hemendik aste batzuetara, klaseak hastean, haur eta gaztetxo kopuru zehatzak argitaratuko ditugu blog honetan bertan.

Urtarrila hasieran, taldeak osatu ondotik deituko ditugu dantzari guzti hauek ordutegiak antolatzeko asmoz.

2009/12/10

Haur eta gaztetxoen dantza ikastaroetarako izen ematea

Gure Txokoa Dantza Taldean dagoeneko 2010-an pentsatzen gaude. Urtero bezala garai hauetan izena emateko ordua ailegatu da.Dantzari ttikienek ikasten duten lehenengotariko dantza Txulalai da. Argazkia: El diario Vasco


Zuen semeak edota alabak 2004an edo lehenago jaioa bada (2010an gutxienez 6 urte beteko dituztenak), aukera ezin hobea du Berako ekintzen artean jende gehien mugitzen duenetako bat egiteko. Euskal dantzak eta Berako ohiturak ikasteaz gain, giro alai eta atsegin batean, lagun pila egin ahal izango dute. Astean zehar, irakasleekin adostutako ordu eta egun batean, haurrek, Berako bestetan, auzokoetan, “dantzari ttiki”-an... parte hartu ahal izateko dantzak entsaiatuko dituzte.


Zuen seme edo alabak euskal dantzak ikasi nahi baditu etorri izen ematera ondoren adierazten den egun eta orduan (LEHENGO URTEAN DANTZA EGITEN ZUTEN GUZTIAK ERE BAI APUNTATU BEHARKO DIRA):


- Tokia: IAMOTENEA (GURE TXOKOA ELKARTEA)

- Eguna: LARUNBATA, ABENDUAK 19

- Ordua: 11:00-13:00 BITARTE


Ziur gaude ez dela inor euskal dantzak probatzeaz damutuko!!!


Zalantzarik izanez gero azaldutako egunean argituko dizkizuegu edo bestela ondoko posta elektroniko helbidera jo:

guretxokoadantza@gmail.com

GURE TXOKOA DANTZA TALDEA

guretxokoadantza.blogspot.com

Aurtengo Berako XV. Dantzari Ttikian neskak dantzan. Argazkia: Gure Txokoa Dantza Taldea



2008an Ibarrako Dantzari Txikira egindako irteeran mutilen taldea. Argazkia: Joseba Mariezkurrenak utzitakoa


En el grupo de dantzas de Gure txokoa ya estamos preparando el proximo 2010. Como cada año por estas fechas ha llegado la hora de apuntarse.


Si vuestro hijo o hija es nacido en el 2004 o antes (aquellos que en 2010 cumplan 6 años o mas), ésta es una inmejorable ocasión para formar parte de unas de las actividades más participativas de Bera. Además de aprender las dantzas típicas vascas y las costumbres de Bera, podrán hacer nuevos amigos en un ambiente sin igual. Estos pequeños dantzaris, podrán participar en las fiestas de Bera, en las de los barrios, en el “dantzari ttiki”... demostrando lo ensayado durante todo el año. Los días y horarios de los ensayos se acordarán con el profesor para que todos los niños puedan acudir.


Para apuntar a vuestro hijo o hija a dantzas, venid el día y a la hora abajo indicados(TODOS LOS QUE BAILARON EL AÑO PASADO DEBERAN APUNTARSE DE NUEVO):


- Lugar: IAMOTENEA (SOCIEDAD GURE TXOKOA)

- Día: 19 DE DICIEMBRE, SABADO

- Hora: DE 12:00 A 13:00 HORAS

¡Estamos seguros que nadie se arrepentirá de venir a dantzas!


Si teneis alguna duda venid el día acordado para que os la solucionemos. Si no pudierais aparecer, poneros en contacto mediante esta cuenta de correo electronico:


guretxokoadantza@gmail.com

GURE TXOKOA DANTZA TALDEA

guretxokoadantza.blogspot.com

Markel Zapiain-ek bere taldekideak bezala, hanka ongi altxatzen badaki. Argazkia: Gure Txokoa Dantza TaldeaAdin desberdinetako dantzariak biltzen ditu Gure Txokoa Dantza Taldeak. Argazkia: Goiko


2009/12/03

Gure Txokoak, Iamoteneako ganbara utzi dio dantza taldeari, bertan bere ensaioak egin ahal izateko.

Aurten Berako elkartearen eraikinan lanak egin dira bertako instalakuntzak hobetuz. Batzordeak orduan zegoen dantza arduradunarekin (Maria Barredo), egoitzako ganbara dantza taldeari uztea erabaki zuen, entsegu lokal bezala erabili ahal izateko.


Gure Txokoa Dantza Taldearen partez gure eskerrik beroenak elkarteko batzordeari eta Maria Barredo dantza ordezkari oihari.

Ganbara hagitz handia da, eta haurrak nahiz helduak entsaiatzeko balioko du. Orain gelaren egokitzapenaren txanda heldu da. Eraikinaren lanak egin eta gero, ganbara zikina eta trastez betea zegoen. Zorua, paretak... gure beharretara egokitzeko, lehenago garbitasun lanak egin behar ziren, eta horretan ibili ginen pasa den larunbat goizean.

Taldeko dantzariek bildu ginen, erratzak, trapuak, fregonak... hartuta eta goiza guztirako eman zigun garbiketarekin hasi ginen. Nahikoa txukun utzi genuela erran dezakegu.



Honen ondotik, gosari bat prestatu genuen indarrak berreskuratzeko, irudian ikus daitekeen bezala.TaldeaGarbiketa eta gero, ederki gosaldu genuen elkartean. Argazkia: Gure Txokoa Dantza Taldea

Oraindik denbora bat pasako da ganara entsaiatzeko erabilgarria izan arte, baina lehen bailehen erabiltzen hastea saiatuko gara. Ondorioz, hemendik guttira Gure Txokoa Dantza Taldeak bi lokal erabili ahal izango ditu bere entsaioetako; frontoikoa eta orain, Iamoteneako ganbara.