2010/07/21

Bidasoaldeko XIV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia

Bidasoaldeko XIV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia


Bidasoaldeko XIV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia

EGUNA: Uztailaren 26a, astelehena

Ordua: 20:00
Lekua: Altzateko plaza (eguraldi txarra eginez gero, Altzateko pilotalekuan)
Talde parte-hartzaileak: Ethnos (Skopje, Mazedonia); Timisul (Timisoara, Errumania) eta Eraiki Dantza Taldea (Irun, Euskal Herria)
Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea
Laguntzaileak: Berako Udala Cadena Ser-Irun; Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza
Argibide gehiago: www.festivalfolklorebidasoa.com
TALDEAK

Ethnos (Skopje; Mazedonia)

Etnos 2000an sortu zen Skopjen, Mazedoniako hiriburuan. Talde honen helburu nagusia Mazedoniako ohiturak eta kultura Europan barna zabaltzea da. Taldea 150 lagunek osatua da, 7-18 urtekoak, maila ezberdinekoak. Etnosek 400 ikuskizun baino gehiago eskaini izan ditu Mazedonian eta mugaz haraindi: Frantzia, Alemania, Finlandia, Ukrania, Polonia, Italia, Austria, Errumania, Eslobakia, Txekiar Errepublika, Turkia, Bulgaria eta Kroazia.

Etnos taldea Mazedoniako hainbat eskualde ordezkatzen ditu, eta bere kultura aberatsa erakusten du. Bera janzkera era askotarikoa da eta honek dantza eta abesti ezberdinak eskaintzeko aukera ematen dio.

Etnos taldea hagitz goraipatua izan du parte hartu duen jaialdietan eta batzuetan ere sariduna izan da; esaterako, Lebork-en (Polonia) saritua izan zen bere koreografia eta jantziengatik.

Timisul (Timsoara; Rumanía)

1996an sortu zen Timisoarako Kultur etxean antolatutako dantza ikastaro batetik hautatutako haurrekin.

Gaur egun Timisoara eskola guztietako haur, musikari, abeslari eta dantzariek osatua da. Bertako ohitura eta tradizioak aurkezten dizkigute euren ikuskizunetan.

Orkestrak taldea laguntzen du, estatuko eskualde guztietako musika folklorikoak interpretatuz. Hainbat dantza eskaintzen dizkigute: Banat, Ardeal, Moldova, Oas eta Bihor.

Orain arte taldeak haurren Banateko hainbat jaialditan parte hartu du (Timisoara, Buzias, Resita, Caransebes, etab.), Oradea, Sibiu eta Arad eta nazioarteko manifestazio folklorikoetan; esaterako, Fantzia, Turkia, Grezia, Serbia, Hungaria, etab.

Eraiki Dantza Taldea (Irun; Euskal Herria)

Eraiki Dantza Taldea 1978 inguru zen, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek Eraiki Dantza Taldea sortu zuenean, hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko lanetan aritu den taldeetako bat izan dena. Gaur egun 150 bat dantzari ditu, 5 urtetatik helduetaraino direnak. Antzezten duen folklorea Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietakoa da, betiere geure arbasoek utzitako ondareak ahalik eta era kutsagabeenean azaldurik, garrantzi handiena garaiko eta probintzia bakoitzeko jantziei eta musika instrumentuei emanez. 1997an Eraiki Dantza Taldeak lehenengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia antolatu zuen, helburu nagusiena munduko kultura eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzea zelarik, horretarako erabiltzen den tresna nagusia folklorea delarik.

2010/07/20

Larraindantza ensaioak

Aupa,
urtero bezala Gure Txokoa Dantza Taldeak Larraindantza edo La Erako ensaioak prestatu ditu herriko bestetan dantza herrikoietan parte hartu nahi duen jendeari zuzenduak.

Ensaioak ondorengo egunetan izango dira:

Uztailak 21 asteazkena, uztailak 23 ortzirala eta uztailak 28 asteazkena.
Arratsaldeko 8tan Eztegara pilotalekuan

Animatu!



Hola,
siguiendo con la tradicion de los ultimos años, Gure Txokoa Dantza Taldea ha organizado tres ensayos para aprender el baile de La Era o Larraindantza dirigido a todos ellos que quieran participar en los bailes populares de fiestas de Bera.

Los ensayos seran los siguientes dias:

21 de julio miercoles, 23 de julio viernes y 28 de julio miercoles.
A las 8 de la tarde en el fronton Eztegara.

Animaros!

2010/07/05

Dantzetako arropa trukea


DANTZETAKO ARROPA TRUKEA !!!

Erabiltzen ez duzun dantzetako arropa etxeko armairua duzula? Hautsa hartzen ari dela? Aurtengo abuztuko saiorako trajerik ez duzula eta bilatzen hasteko perezarekin? hona hemen Gure txokoa dantza taldeak eskaintzen dizun aukera bat; ARROPA TRUKEA...

-Hiru txanda egingo ditugu truke hau guztiontzat errazen egiteko asmoz.

1.txanda- 2010 Uztailaren 12an, (18:30tatik 20:30tara) Gure txokoa-ko lokalean (frontoia) erabiltzen ez dituzuen arropak jasoko ditugu; mutil zein neskeenak, arropa zein oinetakoak, ttikienetatik zaharreneraino. Jantzi bakoitzarengatik “bale” bat jasoko duzue, hurrengo txandan erabiltzeko.

2.txanda-2010 Uztailaren 14an, (18:30tatik 20:30tara) Gure Txokoa-ko lokalean, zuen “baleak”, lortu ditugun arropengatik trukatu ahalko dituzue.

3.txanda-2010 Uztailaren 15an, (18:30tatik 20:30tara) Gure txokoa-ko lokalean, “bale”-rik ez duzuenak, soberan gelditu diren trajeak eskuratzeko aukera izango duzue 5€-ren truke.

Eskaintza interesgarri zaizuelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena,

Gure Txokoa dantza taldea.

/--------------------------------------------------------------------------------------------------/


¡ TRUEQUE DE LA ROPA DE DANTZAS !

Gure Txokoa os ofrece la oportunidad de hacer un “trueque” de la ropa de danzas. Admitimos calzado y ropa, desde las tallas mas pequeñas hasta las mas grandes.

Para que este “trueque” sea lo mas justo y simple para todos nos reuniremos en tres ocasiones;

1-reunión; el 12 de Julio del 2010, (de 18:30 a 20:30) en el local del Gure Txokoa (frontón) nos juntaremos para recoger toda aquella ropa que no necesitéis, o utilicéis y a cambio recibiréis un “vale” que os servirá para la siguiente ocasión.

2-reunión: el 14 de Julio del 2010 (de 18:30 a 20:30) nos reuniremos en el local del Gure Txokoa, para cambiar el “vale” recibido por la ropa que os convenga.

3-reunión; el 15 de julio del 2010 (de 18:30 a 20:30) nos reuniremos en el local del Gure Txokoa para que aquellos que no hayan obtenido un “vale” puedan comprar el resto de la ropa, por valor de 5 € cada prenda.

Esperamos os interese la propuesta, un cordial saludo;

Gure txokoa dantza taldea.