2014/09/30

DANTZARI TTIKIA


200 dantzari bildu ditu Berako XX. Dantzari Ttiki Egunak

Gure Txokoa elkarteak hogeigarren urtez antolatutako Berako Dantzari Ttiki Eguna ospatu zen irailaren 27an. Berako dantzariek Ibarrako Alurr dantza taldea, Zaldibiako Iztueta dantza taldea, Añorgako Arkaitz dantza taldea eta Anoetako Anitz dantza taldea gonbidatu dituzte aurtengoan. Gipuzkoa aldetik etorritako 80 bat dantzari, irakasle eta musikariekin batera, hamabi urtez beheitiko herriko 120 bat aritu dira. Denera, 200 partehartzaile. (Ttipi Ttapatik hartutako idatzia)

 












INFORMAZIO GEHIAGO:

http://www.ttipi.net/berriak/200-dantzari-bildu-ditu-berako-xx-dantzari-ttiki-egunak