2016/02/05

Inudeak eta Artzaiak: GIBELERA BEGIRA



Inauteriak hasiak daude dagoeneko. Atzo Inude eta Artzai gaztetxoen txanda izan zen eta etzi nagusien momentua ailegatuko da. Batzuk ezagutuko ez duzuen Inude eta Artzaiei buruzko ohituraren zati ttiki batekin gatoz gaurkoan.

Gibelera begira

Hausterre asteazkena baino lehenago igande, astelehen eta asteartean inauteriak ospatzen dira.

Igandean, “Inudeak eta Artzaiak” izeneko konpartsa Berako karriketan barrena ibili ohi da hiru dantzez eta bi abestiz Berako kaleak alaituz. 1979. urtean berreskuratutako tradizioa dugu inauterietako egun berezi hau, berez, Donostiatik datorrena, Sarriegiren musikarekin bat. 

“Inude eta Artzaiak” konpartsak mende hasierako gizaegoera batean oinarritua dago; Kontxako pasealekuan, artzaien eta inudeen (hiriko emakumeen umeak zaintzen eta elikatzen zituzten baserritarren) arteko maitemin jolasetan hain zuzen.

Lehen bakarrik gizonezkoek parte hartzen zuten, dantzari taldeko erdia emakumez jantzirik atera ohi ziren. Gaur egun, ordea, mutilak inudez janzten dira eta neskak artzaiez . Dantzariak, dotoretsu jantziriko musikari txaranga batez lagunduta ibiltzen dira karrikaz karrika, konpartsako pertsonaiez lagunduta. Azken hauen artean, Inauteri hauetako errege den Aita Joxepe bere bi kideekin eta herriko agintari diren,, alkatea, apez, irakasle, alargun, postari, barkilo saltzaile.... ikus ditzazkegu bertzeen artean. Inoiz falta ez diren bi deabrutxoak ezin ahaztu!

www.beragureherria.com web orriak Beako Inude eta Artzaien inguruko argazki galeria bikaina du. Bisita ezazu hurrengo link-an: Inude eta Artzaien argazki bilduma 

Hemen erakutsitako irudi guztiak www.beragureherria.com web orritik hartutakoak dira.







Un poco de historia
El domingo, lunes y martes anterior al Miércoles de Ceniza se celebran los Carnavales.

El domingo la comparsa de “Iñudeak eta Artzaiak” recorre las calles de Bera con sus tres bailes y dos canciones. Esta tradición que se recuperó en 1979 es propiamente de Donostia, con música de Sarriegi. La comparsa de Iñudeak eta Artzaiak” toma como referencia una estampa de principios de siglo, el flirteo entre pastores y jóvenes con nodrizas en el paseo de la Concha.

En la antigüedad participaban únicamente varones, estando vestidos la mitad de dantzaris de mujer. En la actualidad los chicos se visten de chica y las chicas de chico. Les acompaña una charanga de músicos, vestidos elegantemente de traje y una comparsa de personajes, entre los que destacan el Rey Momo, rey del Carnaval y las fuerzas vivas del pueblo como el alcalde, el cura, el maestro, la viuda, el cartero, el barquillero entre otros y dos demonios que no faltan nunca.

La web  www.beranuestropueblo.com posee una galería de imagenes relacionadas con Inudeak eta Artzaiak. Os recomendamos visitarlo en el siguiente link: Galería de imagenes de Inudeak eta Artzaiak
Todas las imágenes aquí mostradas provienen de www.beranuestropueblo.com 






2016/02/01

2016ko Ensaioak

Berako inautezale agurgarria,
Inude eta Artzaien desfilea prestatzeko ensaio egunetan aldaketa bat egin beharrean izan gara ortzilean Eztegara Frontoian jokatuko diren pilota partidoen ondorioz. Entseguetarako zita, honenbertzez horrela gelditzen da:
-       Asteazkena, otsailak 3. 20tan.     Eztegarako frontoian
-          Larunbata, otsailak 6. 12tan.        Eztegarako frontoian
Barkatu eragozpenak.
Oroitu bazkarirako txartelak hartzeko aukera bakarra entseguetara agertzea dela. 14€  kostatzen dute txartelek.
Ongi segi,
Aita Joxepe – Gure Txokoa Dantza Taldea


Queridos carnavaleros,
Nos hemos visto obligados a modificar las fechas de los ensayos de Inude eta Artzaiak debido a los partidos de pelota que se jugarán el viernes en el frontón Eztegara. Por tanto estas son las nuevas fechas:
-          Miércoles, 3 de febrero. A las 20h.     Frontón Eztegara
-          Sábado, 6 de febrero. A las 12h.         Frontón Eztegara
Disculpad las molestias.
Recordad que los tikets para la comida solamente estarán disponibles en los ensayos. Los tickets cuestan 14€.
Un saludo,
Aita Joxepe – Gure Txokoa Dantza Taldea