2010/03/30

Helduentzako euskal dantza ikastaroa antolatu du Gure Txokoa dantza taldeak

Herriko bestetan plazan egiten diren dantzaldietan edozeinek dantzatzeko aukera izatea eta plaza dantzariz betetzeko helburuarekin 16 urtetik goitikoentzat dantza ikastaroa antolatu du Gure Txokoa dantza taldeak Bi hilabetez zortzi klase emanen dira, ortziraletan 19.30ean Eztegara pilotalekuan.



Ideia da, arin-arin, fandango, zortziko eta gisako dantzak erakustea hauek ez dakizkiten pertsonei.

Izen ematea apirilaren 7a baino lehen egin behar da, Errekalde, Kataku, Xuga, Labezar edo Saroben.

Lehenengo ensaioan 10 euro ordaindu beharko da, ikastaro bukaeran afari bat egiteko asmoarekin. Informazio gehiago 662 506 398 telefonoan eskura daiteke edo gure emailera (guretxokoadantza@gmail.com) idatziaz.

Izen emateak ere email horretara idatziaz egin daitezke.

Konpromisorik gabe etortzera animatzen zaituztegu, probatu ezazue eta izerdi gutti batzukin plazetan dantzatzeko gai izanen zarete.

Animatu!