2009/09/28

XV. DANTZARI TTIKI EGUNA: Balorazioa

Gure Txokoa Dantza Taldetik balorazio positiboa egiten dugu pasa den larunbatean izan zen Berako XV. Dantzari Ttiki Egunaren inguruan.
Dantzari Ttikia antolaketa kudeatzeaz arduratu diren dantzari gazteak berriak ziren betebehar honetan eta zailtasunak alde batera utzi dituzte egun polit hau antzinera eramateko.
Eguraldia lagun izan genuen goizeko lehenengo orduetatik eta horrek dantzetaz gozatzeko giro bikaina jarri zuen. Ibarratik eta Zaldibitik etorritako dantzariak gogotsu ziruditen dantzatzen hasi aintzinetik. Bizilagun gehieneko auzoetan jendeak ederki erantzun zuen. Eskerrak eman beharrean gaude, auzo desberdinetan gosaria banatzen lagundu ziguten Beratarrei.
Goizak eguerdiari lekua utzitakoan, Altzateko Plazako festibala gauzatzeko ordua etorri zen. Agintariena egin ondotik, Berako lau dantzarik, kanpotar zein Beratarrei Aurreskua eskeini zieten saioari hasiera emateko. Honen ondotik Beratar, Ibarratar zein Zaldibitarrek dantza bina egin zituzten. Txalotuenak Ibarrakoak izan ziren "banako-ko" pausuekin egindako koreografia bati esker. Dantzari ongi landuak dituzte Tolosaldekoek.
Festibalari amaiera emateko, Berako lau dantzari ttiki ateri ziren plaza erdira eta Gipuzkoatik etorritakoei lore sorta eder bat eta bordatutako txapel bat oparitu zieten.

Bazkaltzeko ordua ailegatuta, haurrak Beratarren etxeetara joan ziren. Hirugarren taldearen falta sumatu zen, Beratar ttiki aunitz lagun berriak etxeetara eraman ezinik gelditu baitziren. Hurrengo urtean hau gertatu ez dadin lan eginen dugu, nahiz eta holako kasuetan Gure Txokoak gauza handirik egiteko aukera ez izan.

Arduradun eta musikariak Iamotenean elkartu ziren Gure Txokoako dantzariekin batera, Berako dantzariek prestatutako bazkaria dastatzeko. Giro ederrean eta azkar pasatu zen otordua eta konturatu orduko 5ak ziren, hau da, Eztegara frontoian haurrentzako jokoak prestatuak zeuden unea.

Haurrak 6ak arte jolasten egon ziren, eta berendua jaso ondotik etxeetara bueltatu ziren.


Hobetu beharreko detaileak daude, eta XVI.-a aurtengoa baino hobea izateko hauek konpontzen saiatuko gara.

Bukatzeko, aunitz eskertzen dugu Beratarrek dantzariei emandako harrera, hala nola, Berako musikarien laguntza ordain ezina, Berako Udala eta Gure Txokoa Elkartea. Nola ez, Ibarrako Alurr Dantza Taldea eta Zaldibiko Iztueta Dantza Taldea, gustoa ematen baitu zuek jasotzea. Eta modu berezi batean, beraien etxeetan kanpoko haurrei bazkaltzera emandako familiei eskerrak eman nahi diegu, laguntza hori gabe ezinezkoa izango zelako Dantzari Ttikia.

Bertzerik gabe, hurrengo urtekoaren zain geldituko gara, Dantzari Ttiki aunitzen XVI. pausua izanen denaren zain.

Gure Txokoa Dantza Taldea

2009/09/27

Dantzari Ttikiari buruzko berria

El diario Vasco egunkariak honako berria argitaratu du XV. Dantzari Ttikiaren biharamunean:

Dantzari Ttiki Eguna
Gure Txokoa Dantza Taldea fue ayer el anfitrión de la edición del Dantzari Ttiki Eguna, al que acudieron grupos de dantzas Allur, de Ibarra e Iztueta de Zaldibia. Korosti Taldea, de Legazpi no pudo asistir. La soleada jornada permitió que todos los actos se celebrarán por las calles y en Altzate.
Larunbatean ere, gure berri eman zuten egunkari honetan Dantzari Ttikiko egitaraua aditzera emanez. Gainera gure blog berri hau aurkeztu zuten.
Ortzileko edizioan, Diario de Noticiasek ere XV. Dantzari Ttikiaren berri eman zuen, eta bertze hedabideak bezala gure blog berria aurkeztu zuen.

2009/09/25

Elkarrizketa Xorroxin irratian

Gaur goizeko saioan Xorroxin irratiak gure berri eman du, eta zehazki biharko XV. Dantzari Ttiki Egunari buruz. Honetaz solasteko Gure Txokoa Dantza Taldeko ordezkari bat elkarrizketatu dute.

Elkarrizketa hau www.xorroxin.com helbidean entzungai duzute. Guk bertara sartzeko link-a uzten dizuegu:

2009/09/24

XV. DANTZARI TTIKI EGUNA: Eguraldia

Euskalmet-ek bere web orrian azaltzen duenez larunbatean eguraldi ona izanen dugu ttikien dantzetaz gozatzeko. Hau da Euskalmeten aurreikuspena:
Larunbatean 20-23 ºC arteko tenperaturak izango ditugu berriro ordurik epelenetan. Eguna giro goibelarekin hasiko dugu ipar partean, hodei ugari eta zirimiria egiteko arriskuarekin. Eguerdi aldean zerua txukuntzen joango da eta ostarte ederrak zabalduko dira, arratsalde eguzkitsua geratuz. Lurraldearen hegoaldean zerua, oro har, garbiago egongo da egun osoz.








Bilbo Min.16º / Max.22º Iruña Min.13º / Max.22º
Donostia-San Sebastián Min.15º / Max.20º Arrasate Min.14º / Max.21º
Vitoria-Gasteiz Min.12º / Max.22º Laguardia Min.13º / Max.22º


Berriz ere XV. Dantzari Ttiki Eguneko egitaraua jartzen dizuegu, eta bidenabar dantzetaz gozatzera etortzera animatzen zaituztegu:

EGITARAUA:
10.30: Taldeei harrera egin eta banaketa auzoetan.

11.00: Kalejira auzoetan zehar (ibilbidean zehar gosaria emango zaie)

12.45: Iamotenean elkartuko dira talde guztiak eta elkarrekin Altzatera abiatuko dira. Bertan, talde guztiek Agintariena dantzatuko dute eta Berako gazteek talde bakoitzari Agurra eskeini ondoren, festibala izanen da.

13.30: Umeen banaketa etxeetan bazkaltzeko.

14:15 inguru, bazkaria arduradunentzat

17:00: Haurrentzako jokoak Eztegara pilotalekuan.

18:00: Denak etxera!!!

XV. DANTZARI TTIKI EGUNA: Partaidetza


Aurtengo Dantzari Ttiki Egunerako hiru taldeei luzatu zitzaien gonbidapena. Tamalez horietako talde batek azken unean etortzekoa ezinezkoa duela aditzera eman digu.

Azken momentuko gauza izanik, presaka bertze talde bat ekartzen saiatu gara, baina ulertzekoa den bezala proposatutako taldeek ezezkoa eman dute dantzak prestatzeko denbora guttiagatik.

Hau guztiaren ondorioz, Berako XV. Dantzari Ttikian bi talde bakarrik etorriko dira:

- Iztueta Dantza Taldea, Zaldibia (Gipuzkoa)
- Alurr Dantza Taldea, Ibarra (Gipuzkoa)

45 haur inguru etorriko dira Berara Gipuzkoatik. Hauei Berako 60 bat haur elkartuko zaizkie kopuru eder bat osatuz.

Bideo berriak: Euskal Herriko Dantzari Eguna 2009


Irailaren 12an Atarrabian egon ginen Euskal Herriko Dantzari Egunean (2009/09/12) parte hartzen. Bertan Berako Makildantzak eta Bordondantza eskeini genituen bildutako ikusle aunitzei.

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, ekitaldiaren antolatzaileak, egun horretako bideo batzuk zintzilikatu ditu sarean. Hmen behean bideoak ikusi ahal izateko linkak uzten ditugu:

Zagidantza: http://www.youtube.com/watch?v=Lvt1uKfMYNA

Bordondantza: http://www.youtube.com/watch?v=F0-LvNOgNlI

Bertzela ere gure argazki eta bideo bilduma berrian ikusgai dituzute bideo hauek:

2009/09/23

Argazki eta bideo artxiboa


Jakina da blog hau egiterakoan helburu nagusienetako bat Gure Txokoa Dantza Taldearen argazki eta bideo bilduma egitea dela. Momentuz bide honetik joan gara eta dagoeneko 200tik gora argazki elkartu ditugu gure "flickr" kontuan: http://www.flickr.com/photos/guretxokoadantza/

Gertatzen dena da, argazki eta bideoak goitzeko plataforma honek bere mugak dituela bere dohako bertsioan eta goitutako argazki guztiak ikusi ahal izateko ordaindutako bertsioko zerbitzuak kontratatu beharko genituzkela.

Honen ondorioz, plataforma berriak aztertzen hasi ginen eta azkenean "msn"-ek eskeintzen duen "Windows.live"-eko espazioa aukeratu dugu. 25 Gb -raino argazkiak goitzeko aukera ematen digu eta bideoak erraztasunez zintzilikatu ahal izango ditugu. Helbide berria honako hau da:


Momentuz, gutti gotti-bettiko diseinua eginda dago eta bideo bat zein argazki batzuk igo ditugu. Ahal bezain abudo Flickr orrian genituen argazkiak pasako ditugu eta era berean bidaltzen dizkiguzuen bertze horiek ere. Prozesu hau bukatu bitartean, Flickr-ko artxibo zaharra ikusten ahal duzue.

Egun hauetan Gure Txokoa Dantza Taldeak dituen argazki albumetatik argazkiak formatu digitalera pasatzen ari gara. Lan honetan Amaia Muñoz-ek laguntzen ari gaitu. Mila esker!!!

2009/09/20

Bideo berria: Makilari


Hilabete bat bete duen blog honetan Gure Txokoa Dantza Taldearen bideoak argitaratzea saiatuko gara, horrela argazkiez gain dantza taldearen artxiboa bideoekin ere osatuko dugu.

Norbaitek Gure Txokoa Dantza Taldearen inguruko bideoak baditu gurekin harremanetan jartzea eskertuko genuke.

Lehenengo bideoa dagoeneko zintzilikatu dugu, eta gure blogan errex aurkituko duzute. Bertzela ondorengo link honetan sartuz ikusi ahal izango duzute:

http://www.youtube.com/watch?v=3HOsDLxyHco

2008an Jon de la Cruz eta Xabi Alzurik Berako Bestetako festibalean (abuztuak 2) dantzatutako Makilaria da.

Eider Herrerok utzitako bideoa da. Gure Txokoa Dantza Taldearen partez, mila esker!

2009/09/19

Gure Txokoa Dantza Taldea Atarrabiako Dantzari Egunean


Erran bezala Gure Txokoa Dantza Taldeak pasa den larunbatean Euskal Herriko Dantzari Egunean parte hartu zuen. Goizeko 11:30tan hasi zen Jatorrizko Dantzen Jaialadian parte hartu zuen, eta bertan Berako Makildantzak eta Bordondantza erakutsi zituen Atarrabiara gerturatutako jende guztiari.
Leitza, Isaba eta Iribasko dantzariekin batera osatu zuten festibala Beratarrek eta bakoitzak bere herriko tradizioa osatzen duten dantzak erakutsi zituen. Bertze hiru herriek ingurutxoak dantzatu zituzten jendearen dantza gogoak asetzeko.
Berako dantzak txalotuenetakoak izan ziren, bere kolore eta bizitasunagatik, eta itxura batean ikusleak gustora gelditu ziren Gure Txokoak eskeinitako dantzekin.
Dantzariak ere, gustora bukatu zuten emanaldia egindako saioagatik eta jendearen harreragatik. Gainera, dantzatzez akautzerakoan eta irabazitako dutxa baten ondotik bazkari eder batera gonbidatu zituen antolakuntzak Iribas, Isaba eta Leitzarrekin batera.

Ahal bezain abudo, Atarrabian dantzatutako Bordondantzaren bideoa zintzilikatuko dugu gure blogan.

2009/09/15

Ttipi-Ttapak ere gure berri eman du


Ttipi-Ttapa tokiko aldizkariak, 14/09/2009an argitaratutako 502. alean gure blog berriaren berri eman du. Berako berrien atalean agertu da guri buruzko notizia. Ondorengo helbidean ikusi dezakezue Ttipi-Ttaparen web orrian eta paperezko edizion agertutako berria:

http://www.ttipi.net/MCW_desarrollo.php?contenidoID=1252914594

Blogaren aipamenaz gain, XV.Dantzari Ttiki Eguneko egutegia ere argitaratu dute.

2009/09/14

XV. DANTZARI TTIKI EGUNA


Prest dugu dagoeneko irailaren 26an, larunbatan, ospatuko den Berako XV. Dantzari Ttiki egunaren egitaraua:

EGITARAUA:
10.30: Taldeei harrera egin eta banaketa auzoetan.

11.00: Kalejira auzoetan zehar (ibilbidean zehar gosaria emango zaie)

12.45: Iamotenean elkartuko dira talde guztiak eta elkarrekin Altzatera abiatuko dira. Bertan, talde guztiek Agintariena dantzatuko dute eta Berako gazteek talde bakoitzari Agurra eskeini ondoren, festibala izanen da.

13.30: Umeen banaketa etxeetan bazkaltzeko.

14:15 inguru, bazkaria arduradunentzat

17:00: Haurrentzako jokoak Eztegara pilotalekuan.

18:00: Denak etxera!!!


OHARRA: EGURALDI TXARRA EGINEZ GERO: harrera egin ondoren, Altzateko frontoira joanen dira haur guztiak eta bertan gosaltzera emanen zaie.

12.00: Altzateko frontoian bertan festibala izanen da.

13:00: Umeen banaketa etxeetan bazkaltzeko

17:00: Haurrentzako jokuak eztegarako pilotalekuan.


Aurten ondorengo taldeei luzatu zaie gonbidapena:


- Alurr Dantza Taldea, Ibarra (Gipuzkoa)

- Korosti Dantza Taldea, Legazpi (Gipuzkoa)

- Iztueta Dantza Taldea, Zaldibia (Gipuzkoa)


Berririk izan bezain abudo blog honetan argitaratuko ditugu.

2009/09/09

Gure Txokoa Dantza Taldea Euskal Herriko Dantzari Egunean


Urtero bezala, Euskal Herriko Dantzari Eguna antolatzen da garai hauetan. Aurten Nafarroari suertatu zaio ekitaldien antolaketa kudeatzea eta honen ondorioz Mikelats Dantza Taldearen 15.urteurrena dela eta Atarrabian ospatuko da aurtengo edizioa. Irailak 12, larunbat honetan beraz, izango dugu Euskal Herri osotik hurbildutako taldeen dantzak ikusteko parada.

Gure Txokoa Dantza Taldeari ere gonbidapena luzatu zaio egun honetan parte hartzeko, eta aukera onartuz Atarrabian izanen gara.

Larunbat goizean (11:30tan) egingo den Jatorrizko Dantza Taldeen Jaialdian parte hartuko dugu, bertan Berako Makildantzak eta Bordondantza eskeiniz. Gurekin batera jaialdi honetan Leitza, Iribas eta Isabako taldeak izanen dira. Ondoren talde hauekin batera bazkalduko dugu.

Arratsaldean, festibal erraldoi bat antolatuko da Euskal Herriko abzter guztietatik hurbildutako taldeekin eta lurralde bakoitzeko taldeek pare bat dantza eskeiniko dituzte. Nafarroako dantzariek Kortes eta Txokolatearen Jota (Agoitzeko Jota) dantzatko dute adibidez. Beratarrak ezingo gara bertan egon bertze konpromisoak direla eta.

Gure Txokoa Dantza Taldetik Atarrabiara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu Euskal Herriko dantzetaz gozatu ezazuen.

Argibide gehiagorako Nafarroako Dantzarien Biltzarreko bloga: http://nafardantza.blogspot.com/

Atarrabiako Dantzari Eguneko egitaraua:

Erakusketa.
“Mikelats dantza taldearen 15. urteurrena.”
Irailaren 7-tik 12-ra Atarrabiako Kultur etxean.

•Hitzaldiak.
19:30etan,hiru hitzaldi izango ditugu Atarrabiako Kultur Etxean:
Irailaren 9an: “Dantza; ondare inmaterialaren barnean ”, Alfredo Asiain eta Ortzadar Folklore Taldeko kideak.
Irailaren 10ean: “Dantza tradizionala eta sormena: Eaurtako neskadantza”, Juan Antonio Urbeltz.
Irailaren 11ean: ”Haur folklorea. Nondik nora?”, Josu Larrinaga.


Egun osoan Zehar:
• Udal enparantzan; dantza, folklore eta arropa tradizionalarekin erlazionaturiko artisau azoka.
• Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, akordeolariak, txalapartariak, etc.
• Txozna
• Erakusketa (goizean).


•11.00h Udal enparantzan, folkloreko artisauen azoka.
•11.30h Udal enparantzan, jatorrizko dantza taldeen jaialdia.
•14.00h Jatorrizko dantza taldeen bazkaria.
•16.00h “Indurain anaiak” polikiroldegian dantza taldeen Ongi etorria.
•17.30h Harrera ofiziala polikiroldegitik Atarrabiako kaleeraino.
•18.00h Jaialdi Nagusia udal enparantzan.
•21.30h “Lorenzo Goikoa” polikiroldegian dantza taldeen afaria.
•00.30h – 04.30h “Atarrabia” frontoian Gaupasa, Udal enparantza ondoan, “Trikidantz” taldearekin.

2009/09/02

Zorionak Itziar!!!


Pasa den larunbatean gure Itziar Andonikin ezkondu egin zen!!!
Pozez eta emozioz beteriko egun horretan bere dantza ikasle ttikiek arkua egin zioten bere irakasle ezkonberriari. Bere lagunek ere ez zuten guttiago izan nahi eta aurresku hunkigarri bat dantzatu zioten bikoteari.

Gure Txokoa Dantza Taldearen partez, Zorionik beroena eta aurrerantzean hoberena opa dizuegu bikote!!!

ZORIONAK!!!

2009/09/01

Berako Dantzari Ttikia


Irailak 26an, larunbata, ospatuko da XV. Berako Dantzari Ttiki Eguna.

Aurten 15. edizioa ospatuko da, dagoeneko zenbaki borobila. 15 urte horiek ospatzeko ahalik eta egun borobilena osatzen saiatuko gara.

Prestakuntza lanetan hasiak gara dagoeneko, eta berriak izan bezain abudo blog honetan argitaratuko ditugu.