2022/02/14

INUDE ETA ARTZAIAK 2022

Berriz ere bueltan gara! Badirudi aurten Inude eta Artzaien konpartsa martxan dugula berriz eta guztia ongi antolatua egoteko galdetegi hau betetzea eskatu nahi dizuegu.

Eta berrikuntzekin gatoz! Aurtengoan Inude eta Artzaietan izen emateko ondorengo galdetegia betetzea ezinbertzekoa izanen da!
 
-NORK BETE BEHAR DU GALDETEGIA?-
1. Dantzatzen aterako direnak (bikoteko galdetegi bakarra)
2. Konpartsan aterako direnak
3. Musikariek
 
-NOIZ ARTE EMAN DAITEKE IZENA?
Izen emateko azken eguna OTSAILAK 20a izanen da, ez utzi azken egunerako
😉
-NOIZ IZANGO DIRA ENTSAIOAK?
1. Otsailaren 22an, 20:00etan eztegarako pilotalekuan
2.Otsailaren 25an, 19:30ean eztegarako pilotalekuan
 
-NON EROS DAITEZKE BAZKARIKO TXARTELAK?
Bazkariko txartelak entsaioetan erosten ahalko dira 17'50€tan (17€ bazkaria eta 0'50€ materiala).