2018/12/29

2018/12/20

Matrikulazioa 2019

https://goo.gl/forms/gNUHzy6vcVtD9Bzo1

 Hona hemen, 2019an Gure Txokoa Dantza taldean  aritzeko aukera! Eman izena hemen bertan URTARRILAREN 2a baino lehen eta jarriko  gara zuekin kontaktuan.

Anima zaitez, eta etorri gurekin DANTZATZERA! Dantzak ez du adinik!

Mila esker!!! Eguberri dantzagarriak izan ditzazuela!
________________________

 ¿Quieres bailar con Gure Txokoa Dantza Tadea este año 2019? Aquí tu oportunidad. Matricúlate aquí mismo antes del 2 de ENERO y tan pronto como agrupemos a los dantzaris (Enero aprox) nos pondremos en contacto con vosotros.

¡Animate a bailar! ¡El baile no tiene edad!

Mila esker!!!

Eguberri dantzagarriak izan ditzazuela!

2018/02/07

40. Aldiz jarraian Inudeak eta Artzaiak Beran


Berako inauteriak hasiak dira Kaldereroen ospakizunekin, ortzegun honetan haur eta gaztetxoen txanda izanen da eta igandean gure txanda izanen da Inude eta Artzaien ospakizunakin. 
Otsailaren 11an, igandez, goizeko 10etan aterako da konpartsa Eztegara pilotalekutik. Goiz guztian zehar kaleak pasiatu ondotik, bazkari batek indarberrituko gaitu. Arratsaldez, 18etan Eztegara pilotalekutik Altzateko Plaza arteko bidea lotuko du desfileak. Euria eginez gero ibilbidea laburtuko da baina printzipioz ez da euririk aurreikusten. Momo erregeak kontaktuak ditu zeruan...

 Aurtengoa urte berezia da 40. aldia izanen baita, hutsik gabe, Gure Txokoa Dantza Taldeak Inude eta Artzaien konpartsa antolatzen duela. Urteurrena hurrengo urtean izanen da eta beraz ospakizun bereziak hurrengo urterako utziko ditugu. Hurrengo urtean 90 urte beteko baitira lehenengo aldiz Inude eta Artzaiak Beran ateri zirenetik (1929) eta 40 urte berreskuratu zenetik (1979).

 Behar bada 40. edizio borobil horrek lagunduta lehendabiziko entsegu egonean dagoeneko 28 bikotek izen eman dute iganderako, eta hainbatek konpartsan. Beraz urte polita aurreikusten dugu partaide kopuru aldetik.



Animatzen zaituztegu zueri ere bai urtero bezala Inude eta Artzaietan parte hartzera. Indarberritzen ari den konpartsa koloretsu bat osatzeko deia ere egiten dugu dantzatzen ateri nahi ez dutenei. 20. mende hasieran herri batean aurkitu zitezkeen pertsonai desberdinak irudikatu beharko dire:
- Apeza, alkatea, ezkontzako bikotea, ministroa, apezpikua, aita santua, fraidea, monja, medikua, enfermerak, deabrua, aingerua, barkilo saltzailea, alargunak, pilotaría, irakaslea, postaria, bizargina… eta zuek proposatutakoak.




Era berean animatzen dugu konpartsan parte hartu nahi ez duten ikuslei beraien mozorroak ateratzeko inauterietako igandean denek disfrutatu dezagun egun haundi honetaz.

Entseguak       
 - Otsailak 5, astelehena. 20:30 etan.   Eztegara frontoian.     
 - Otsailak 9, ortzirala. 20:30 etan.  Eztegara frontoian.

Oroitu bazkarirako txartelak hartzeko aukera bakarra entseguetara agertzea dela. 15€  kostatzen dute txartelek.

 Hemen duzue ikusgai desfile honen inguruko historia azaltzen duen post-a:
_________________________________________________________________________________________________________