2017/02/22

INUDE EDO ARTZAI BAZARA...

Inude eta Artzaietan parte hartu behar duzuenontzat informazio pixkat:

ABESTIAK

Armeniako Artzaiak

Artzaiak eta andriak
menditik jautsiak
zer kontentuz aurkitzen
geraden guztiak. (berriz)

Pozez alaitu zaigu
malkua begian
ikusten dugulako
hola gure herria.

Horra aita Joxepe
danon buruzagi
argitasun haundia

zabaltzen guri.


Bestarik Behar Bada

Bestarik bihar bada
bego gure herrian
betikua du fama
du fama ondo merezia. (berriz)

Bertzetan ez bezala
hemen gazteria
amaren sabeletik
dator ikasia. (berriz)


Eraman beharreko jauntziak:

ARTZAIA

Ø      Atorra xuria
Ø      Txaleko beltza
Ø      Mahoizko galtzak (urdinak)
Ø      Gerriko beltza
Ø      Abarka beltzak eta zapinak
Ø      Txapela beltza
Ø      Zapi laukiduna
Ø      Makila

-         * Atorraren maukak biltzen dira.


INUDEA

     Ø      Soineko laukiduna
Ø      Pololoak
Ø      Media xuriak
Ø      Zapata beltzak
Ø      Manttala
Ø      Kofia
Ø      Bi trentza
Ø      Panpina (jaio berri bat irudikatu behar du)
Ø      Belarritakoak (nabarmentzen direnak)


-        *  Eskatzen da inudea makilatuta etortzea.

2017/02/07

INUDEAK ETA ARTZAIAK 2017 - ENTSEGUAK


Berako inauteriak hurbiltzen ari dire eta dagoeneko aste batzuk eramaten ditugu prestakuntzekin. Urtero bezala Inudeek eta Artzaiek herriko kaleak alaituko dituzte dantza eta kantuz. Otsailaren 26ean, igandez, goizeko 10etan aterako da konpartsa Eztegara pilotalekutik. Goiz guztian zehar kaleak pasiatu ondotik, bazkari batek indarberrituko gaitu. Arratsaldez, 18etan Eztegara pilotalekutik Altzateko Plaza arteko bidea lotuko du desfileak.





Animatzen zaituztegu urtero bezala Inude eta Artzaietan parte hartzera. Gainera dei berezi bat egiten dugu konpartsa koloretsu bat osatzeko dantzatzen ateri nahi ez dutenei. 20. mende hasieran herri batean aurkitu zitezkeen pertsonai desberdinak irudikatu beharko dire:
- Apeza, alkatea, ezkontzako bikotea, ministroa, apezpikua, aita santua, fraidea, monja, medikua, enfermerak, deabrua, aingerua, barkilo saltzailea, alargunak, pilotaría, irakaslea, postaria, bizargina… eta zuek proposatutakoak.

Era berean animatzen dugu konpartsan parte hartu nahi ez duten ikuslei beraien mozorroak ateratzeko inauterietako igandean denek disfrutatu dezagun egun haundi honetaz.

Entseguak       
 - Otsailak 21, asteartea. 19:00 etan.   Eztegara frontoian.     
 - Otsailak 24, ortzirala. 20:30 etan.  Eztegara frontoian.

Oroitu bazkarirako txartelak hartzeko aukera bakarra entseguetara agertzea dela. 14€  kostatzen dute txartelek.

Hemen duzue ikusgai desfile honen inguruko historia azaltzen duen post-a:






Falta muy poco ya para que lleguen los carnavales y los preparativos siguen su curso. Como cada año la comparsa de Inudeak y Artzaiak contagiarán su alegría a los presentes con sus bailes y canciones. El día 26 de febrero, domingo, a las 10 de la mañana, la comparsa saldrá desde el frontón Eztegara para recorrer las calles de Bera. Tras reponer fuerzas con una comida, a las 18h de la tarde el desfile completará el recorrido entre el frontón Eztegara y la Plaza de Alzate.

Os animamos a que participéis un año más en Inudeak eta Artzaiak. Además hacemos un llamamiento especial para completar una variopinta comparsa con las personas que no quieran participar bailando. Estos deberán ir caracterizados como personajes que se podrían encontrar en la sociedad de principios del siglo veinte:
- Cura, alcalde, pareja de novios, ministro, obispo, Papa, fraile, monja, médico, enfermera, diablo, ángel, barquillero, viudas, pelotari, maestro, cartero, barbero… y los que propongáis.

Del mismo modo, a todos aquellos que tengáis pensado acudir a disfrutar como espectadores de la comparsa de Inudeak eta Artzaiak, os lanzamos la propuesta de salir disfrazados para que todos juntos disfrutemos de este día grande del carnaval de Bera.










Ensayos
  - 21 de febrero, martes. A las 19:00 h.   Frontón Eztegara.      
  - 24 de febrero, viernes. A las 20:30 h.   Frontón Eztegara.

Recordad que los tickets para la comida solamente se podrán adquirir en los ensayos al precio de 14€.

Aquí podéis encontrar un breve resumen de un post donde explicamos la historia de este carnaval: