2009/09/09

Gure Txokoa Dantza Taldea Euskal Herriko Dantzari Egunean


Urtero bezala, Euskal Herriko Dantzari Eguna antolatzen da garai hauetan. Aurten Nafarroari suertatu zaio ekitaldien antolaketa kudeatzea eta honen ondorioz Mikelats Dantza Taldearen 15.urteurrena dela eta Atarrabian ospatuko da aurtengo edizioa. Irailak 12, larunbat honetan beraz, izango dugu Euskal Herri osotik hurbildutako taldeen dantzak ikusteko parada.

Gure Txokoa Dantza Taldeari ere gonbidapena luzatu zaio egun honetan parte hartzeko, eta aukera onartuz Atarrabian izanen gara.

Larunbat goizean (11:30tan) egingo den Jatorrizko Dantza Taldeen Jaialdian parte hartuko dugu, bertan Berako Makildantzak eta Bordondantza eskeiniz. Gurekin batera jaialdi honetan Leitza, Iribas eta Isabako taldeak izanen dira. Ondoren talde hauekin batera bazkalduko dugu.

Arratsaldean, festibal erraldoi bat antolatuko da Euskal Herriko abzter guztietatik hurbildutako taldeekin eta lurralde bakoitzeko taldeek pare bat dantza eskeiniko dituzte. Nafarroako dantzariek Kortes eta Txokolatearen Jota (Agoitzeko Jota) dantzatko dute adibidez. Beratarrak ezingo gara bertan egon bertze konpromisoak direla eta.

Gure Txokoa Dantza Taldetik Atarrabiara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu Euskal Herriko dantzetaz gozatu ezazuen.

Argibide gehiagorako Nafarroako Dantzarien Biltzarreko bloga: http://nafardantza.blogspot.com/

Atarrabiako Dantzari Eguneko egitaraua:

Erakusketa.
“Mikelats dantza taldearen 15. urteurrena.”
Irailaren 7-tik 12-ra Atarrabiako Kultur etxean.

•Hitzaldiak.
19:30etan,hiru hitzaldi izango ditugu Atarrabiako Kultur Etxean:
Irailaren 9an: “Dantza; ondare inmaterialaren barnean ”, Alfredo Asiain eta Ortzadar Folklore Taldeko kideak.
Irailaren 10ean: “Dantza tradizionala eta sormena: Eaurtako neskadantza”, Juan Antonio Urbeltz.
Irailaren 11ean: ”Haur folklorea. Nondik nora?”, Josu Larrinaga.


Egun osoan Zehar:
• Udal enparantzan; dantza, folklore eta arropa tradizionalarekin erlazionaturiko artisau azoka.
• Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, akordeolariak, txalapartariak, etc.
• Txozna
• Erakusketa (goizean).


•11.00h Udal enparantzan, folkloreko artisauen azoka.
•11.30h Udal enparantzan, jatorrizko dantza taldeen jaialdia.
•14.00h Jatorrizko dantza taldeen bazkaria.
•16.00h “Indurain anaiak” polikiroldegian dantza taldeen Ongi etorria.
•17.30h Harrera ofiziala polikiroldegitik Atarrabiako kaleeraino.
•18.00h Jaialdi Nagusia udal enparantzan.
•21.30h “Lorenzo Goikoa” polikiroldegian dantza taldeen afaria.
•00.30h – 04.30h “Atarrabia” frontoian Gaupasa, Udal enparantza ondoan, “Trikidantz” taldearekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina