2009/09/24

XV. DANTZARI TTIKI EGUNA: Eguraldia

Euskalmet-ek bere web orrian azaltzen duenez larunbatean eguraldi ona izanen dugu ttikien dantzetaz gozatzeko. Hau da Euskalmeten aurreikuspena:
Larunbatean 20-23 ºC arteko tenperaturak izango ditugu berriro ordurik epelenetan. Eguna giro goibelarekin hasiko dugu ipar partean, hodei ugari eta zirimiria egiteko arriskuarekin. Eguerdi aldean zerua txukuntzen joango da eta ostarte ederrak zabalduko dira, arratsalde eguzkitsua geratuz. Lurraldearen hegoaldean zerua, oro har, garbiago egongo da egun osoz.








Bilbo Min.16º / Max.22º Iruña Min.13º / Max.22º
Donostia-San Sebastián Min.15º / Max.20º Arrasate Min.14º / Max.21º
Vitoria-Gasteiz Min.12º / Max.22º Laguardia Min.13º / Max.22º


Berriz ere XV. Dantzari Ttiki Eguneko egitaraua jartzen dizuegu, eta bidenabar dantzetaz gozatzera etortzera animatzen zaituztegu:

EGITARAUA:
10.30: Taldeei harrera egin eta banaketa auzoetan.

11.00: Kalejira auzoetan zehar (ibilbidean zehar gosaria emango zaie)

12.45: Iamotenean elkartuko dira talde guztiak eta elkarrekin Altzatera abiatuko dira. Bertan, talde guztiek Agintariena dantzatuko dute eta Berako gazteek talde bakoitzari Agurra eskeini ondoren, festibala izanen da.

13.30: Umeen banaketa etxeetan bazkaltzeko.

14:15 inguru, bazkaria arduradunentzat

17:00: Haurrentzako jokoak Eztegara pilotalekuan.

18:00: Denak etxera!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina