Mila esker KEMEN Dantza taldea. Bikaina!
2017/05/29
2017/05/08
Gure Txokoako dantzariak Isidoro Fagoagaren omenaldian
Isidoro Fagoagari omenaldia eskaini diote Berako Agramontea
sortetxean
Iturria: www.erran.eus - Ttipi-Ttapa
Oroit-plaka paratu dio Berako Udalak eta emanaldia eskaini
diote Berako Abesbatzak, bandak eta Gure Txokoako dantzariek
![]() |
Argazkia: Martin Goikoetxea "Goiko" |
Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako
zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Omenaldi nagusia, maiatzaren 6an egin
zioten Illekuetako Agramontean, bere sortetxean, Abesbatzaren, Bandaren eta Gure Txokoako
dantzarien eskutik. Oroit-plaka bat ere paratu zion Berako Udalak etxe atarian,
tenore handiaren esaldietako bat ageri duena: «Geure kulturari uko egitea
bizitzari berari uko egitea litzateke».
Josu Iratzoki Berako alkatea eta udal ordezkariekin batera, Isabel
Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta eta Toki
Administrazio kontseilaria eta Susasna Irigaray, Nafarroko Museo Zerbitzuko
zuzendaria izan ziren ekitaldian, Fagoagaren senide eta hainbat beratarrekin
batera.
‘Isidororen Lagunak’ elkarteko kide ere baden Jon Abril
kazetariak gidatu zuen ekitaldia eta Isidoro Fagoagak “14 urterekin bere etxea
utzi eta Argentinara lehenik, eta Italiara gero, joateko izan zuen ausardia”
azpimarratu zuen. Alde horretatik, bere garaiari aitzindua ibili zen Fagoaga
eta bere omenez antolatu dituzten ekitaldietarako aukeratu duten goiburuak
dioen bezala, “bada tenorea ahazturatikberreskurateko eta dagokion tokia
emateko”. Berako Abesbatzak bi kantu eskaini zituen, eta Isidororen Lagunak
elkarteko Helena Santestebanek Fagoagak 1947an idatzitako testu bat irakurri
zuen, Gernika bonbardeatu ondotik kantatzeari uzteko arrazoiak azaltzen zituena.
Isabel Elizaldek eta Susana Irigarayk Fagoagaren bizitza eta lana ikertzeko eta
ezagutzera emateko konpromisoa azaldu zuten.
Agramontean jarritako plaka azaldu ondotik, Gure Txokoako
Jon de la Cruz eta IraiaGilleneak aurreskua dantzatu zuten eta berriz ere, Berako
abesbatzak eta musika bandak eskainitako kantuekin bukatu zuen omenaldi
ekitaldia.
Erakusketa
Gogoratu behar da apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro
Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa zabalik dela Kultur Etxean (ortzegunetik
larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era).
Isidoro Fagoagak hil aitzinetik kutxetan sartutako bere materialaren
hainbat ale paratu dira erakusgai, gehien-gehienak lehenbiziko aldiz: argazkiak,
kontzertuetako kartelak, gutun pertsonalak (Oteizarekin, Barandiaranekin, Martin
Ugalderekin…), postalak, operetan erabilitako jantziak eta osagarriak, liburuak…
Aitzinera begira
Maiatzaren 19an, ortziralean
19:00etan Beralandetan, Hedoi Etxartek Wagner izanen du solasgai, Fagoagak
gehien kantatu zuen artista.
Maiatzaren 26an, berriz,
“Isidoro hurbiletik” mahai-inguruan parte hartuko dute hura ezagutu zuten hainbat
lagunek, ortziralean 19:00etan Gure Txokoa elkartean
Maiatzaren 30ean,
asteartez, herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek
Isidoro Fagoaga ezagutzeko Ginkana bat eginen dute herriko karriketan barna, 15:00etan
hasita. Ez da hau izanen ikastetxeekin landuko den gai bakarra, erakusketa
bisitatzeaz gain, erakusketarako propio marrazkiak ere prestatu baitituzte. Horrez
gain, herriko ikasleei banatzeko, Isidoro Fagoagaren bizitza laburbiltzen duen
komikia argitaratuko da, Joseba Larratxe komikigileak egina.
Udaberriko azken
ekitaldia ekainaren 9an eginen da. Artistaren izena daraman Isidoro Fagoaga
Udal Musika Eskolako ikasleek Herriko Etxeko plazan, gaueko 22:00etan, antzerki-musikatua
eskainiko dute, Fagoagaren ibilbidea musikaren bidez laburbilduz.
Kontzertuak
udazkenean
Udazkenerako
hainbat kontzertu eta emanaldi prestatzen ari dira, musikaren bidez Isidoro
Fagoaga gogora ekartzeko asmoarekin. Hala, Javier Perez de Azpeitia pianista
beratarrak Manuel Olano tenor errioxarrarekin kontzertua emanen du irailean; Errenteriako
Andra Mari abesbatzaren kontzertua izanen da urrian, eta oraindik itxi gabeko
bertze emanaldi batzuk aurreikusi ditu antolakuntzak.
Urtemugako
ekitaldiak epe ertainera zerbait iraunkorragoa sortzeko baliatu nahi dute
antolatzaileek, eta familiarekin eta Udalarekin esku hartuta, Nafarroako
Gobernuarekin ere harremanetan dira. Lehendabiziko zeregina izanen da Isidorok
kutxetan sartu zuen bere material guztia (korrespondentzia, argazkiak, jantziak,
kartelak, osagarriak…) inbentariatzea eta berreskuratzea, ondare hori balioan
paratu eta zabaltzeko, Isidororen lanak Berako herrian toki iraunkor bat izanik.
Argazki gehiago: http://erran.eus/bortziriak/1494225951797
Isidoro Fagoagari
buruzko artikulua: http://www.berria.eus/albisteak/133812/bonbek_isildu_zuten_tenorra.htm
2017/05/01
Zarautzeko Dantzari eguna 2017
Pasa den apirilaren 30ean Zarautzeko Jalgi Dantza Taldeak antolatutako Dantzari Egunean parte hartu zuen Gure Txokoa Dantza Taldeak. 7 herri desberdinetako 200 dantzari inguru bildu ginen kostaldeko hirian. Talde Zarauztarrak 5 urte betetzen ditu aurtengoan eta honen aitzakipean gonbidatuak izan ginen beraien ospakizunetara Zumarragako Irrintzi, Getariako Gure Txeru, Gabiriako Goruntz, Mutrikuko Gure Ametsa eta Oñatiko Oñatz taldeekin batera.
Egun guztirako egitarau bikain prestatuta zuten Zarautzeko lagunek, tamalez euriak hau bere osotasunean betetzea ekidin zuen, eta goizerako prestatutako dantza gehienak Zinema frontoi estalian egin behar izan ziren. Bazkari eder baten ondotik, arratsaldean, dantzaz alaitu genuen talde guztietako partaideek Zarautzeko kaleak kalejira baten bidez. Eguna Fun&Go musika taldeak alaitutako besta batekin bukatu zen.
Lerro hauetatik gure esker ona adierazi nahi diegu Jalgi Dantza Taldeko partaidei egun zoragarri honetan parte hartzeko aukera emateagatik eta eskeinitako arreta guztiagatik. Era berean, zoriondu nahiko genituzke Dantzari Eguna modu ezin hobean antolatzeagatik.


Argazki gehiago: http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1493555707997
Jalgi Dantza Taldea: https://www.facebook.com/jalgi.dt/
Egun guztirako egitarau bikain prestatuta zuten Zarautzeko lagunek, tamalez euriak hau bere osotasunean betetzea ekidin zuen, eta goizerako prestatutako dantza gehienak Zinema frontoi estalian egin behar izan ziren. Bazkari eder baten ondotik, arratsaldean, dantzaz alaitu genuen talde guztietako partaideek Zarautzeko kaleak kalejira baten bidez. Eguna Fun&Go musika taldeak alaitutako besta batekin bukatu zen.
Lerro hauetatik gure esker ona adierazi nahi diegu Jalgi Dantza Taldeko partaidei egun zoragarri honetan parte hartzeko aukera emateagatik eta eskeinitako arreta guztiagatik. Era berean, zoriondu nahiko genituzke Dantzari Eguna modu ezin hobean antolatzeagatik.


Argazki gehiago: http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1493555707997
Jalgi Dantza Taldea: https://www.facebook.com/jalgi.dt/
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)