2010/04/19

Gure Txokoa XXXI. Nafarroaren Egunean

Gure Txokoa Dantza Taldeak Baigorrin (Behe Nafarroa) ospatzen den XXXI. Nafarroaren Egunean parte hartuko du. Bertan Berako inauterietan ohikoak diren Inudeak eta Artzaiak egonen dira Momo Erregea buru dutelarik.


Goizeko 11tan Kabalkada edo desfilea izanen da Baigorriko kaleetan zehar eta 12etan Elizako Plazan beren kantuak eta dantzak eskeiniko dituzte Beratarrek.

Egitarau osoa ondorengo irudian klikatuz ikusgai duzute. Bertzela, informazio guztia ondorengo web gunean aurkitu dezakezue: http://basaizea.com .


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina