2009/09/20

Bideo berria: Makilari


Hilabete bat bete duen blog honetan Gure Txokoa Dantza Taldearen bideoak argitaratzea saiatuko gara, horrela argazkiez gain dantza taldearen artxiboa bideoekin ere osatuko dugu.

Norbaitek Gure Txokoa Dantza Taldearen inguruko bideoak baditu gurekin harremanetan jartzea eskertuko genuke.

Lehenengo bideoa dagoeneko zintzilikatu dugu, eta gure blogan errex aurkituko duzute. Bertzela ondorengo link honetan sartuz ikusi ahal izango duzute:

http://www.youtube.com/watch?v=3HOsDLxyHco

2008an Jon de la Cruz eta Xabi Alzurik Berako Bestetako festibalean (abuztuak 2) dantzatutako Makilaria da.

Eider Herrerok utzitako bideoa da. Gure Txokoa Dantza Taldearen partez, mila esker!

2009/09/19

Gure Txokoa Dantza Taldea Atarrabiako Dantzari Egunean


Erran bezala Gure Txokoa Dantza Taldeak pasa den larunbatean Euskal Herriko Dantzari Egunean parte hartu zuen. Goizeko 11:30tan hasi zen Jatorrizko Dantzen Jaialadian parte hartu zuen, eta bertan Berako Makildantzak eta Bordondantza erakutsi zituen Atarrabiara gerturatutako jende guztiari.
Leitza, Isaba eta Iribasko dantzariekin batera osatu zuten festibala Beratarrek eta bakoitzak bere herriko tradizioa osatzen duten dantzak erakutsi zituen. Bertze hiru herriek ingurutxoak dantzatu zituzten jendearen dantza gogoak asetzeko.
Berako dantzak txalotuenetakoak izan ziren, bere kolore eta bizitasunagatik, eta itxura batean ikusleak gustora gelditu ziren Gure Txokoak eskeinitako dantzekin.
Dantzariak ere, gustora bukatu zuten emanaldia egindako saioagatik eta jendearen harreragatik. Gainera, dantzatzez akautzerakoan eta irabazitako dutxa baten ondotik bazkari eder batera gonbidatu zituen antolakuntzak Iribas, Isaba eta Leitzarrekin batera.

Ahal bezain abudo, Atarrabian dantzatutako Bordondantzaren bideoa zintzilikatuko dugu gure blogan.

2009/09/15

Ttipi-Ttapak ere gure berri eman du


Ttipi-Ttapa tokiko aldizkariak, 14/09/2009an argitaratutako 502. alean gure blog berriaren berri eman du. Berako berrien atalean agertu da guri buruzko notizia. Ondorengo helbidean ikusi dezakezue Ttipi-Ttaparen web orrian eta paperezko edizion agertutako berria:

http://www.ttipi.net/MCW_desarrollo.php?contenidoID=1252914594

Blogaren aipamenaz gain, XV.Dantzari Ttiki Eguneko egutegia ere argitaratu dute.

2009/09/14

XV. DANTZARI TTIKI EGUNA


Prest dugu dagoeneko irailaren 26an, larunbatan, ospatuko den Berako XV. Dantzari Ttiki egunaren egitaraua:

EGITARAUA:
10.30: Taldeei harrera egin eta banaketa auzoetan.

11.00: Kalejira auzoetan zehar (ibilbidean zehar gosaria emango zaie)

12.45: Iamotenean elkartuko dira talde guztiak eta elkarrekin Altzatera abiatuko dira. Bertan, talde guztiek Agintariena dantzatuko dute eta Berako gazteek talde bakoitzari Agurra eskeini ondoren, festibala izanen da.

13.30: Umeen banaketa etxeetan bazkaltzeko.

14:15 inguru, bazkaria arduradunentzat

17:00: Haurrentzako jokoak Eztegara pilotalekuan.

18:00: Denak etxera!!!


OHARRA: EGURALDI TXARRA EGINEZ GERO: harrera egin ondoren, Altzateko frontoira joanen dira haur guztiak eta bertan gosaltzera emanen zaie.

12.00: Altzateko frontoian bertan festibala izanen da.

13:00: Umeen banaketa etxeetan bazkaltzeko

17:00: Haurrentzako jokuak eztegarako pilotalekuan.


Aurten ondorengo taldeei luzatu zaie gonbidapena:


- Alurr Dantza Taldea, Ibarra (Gipuzkoa)

- Korosti Dantza Taldea, Legazpi (Gipuzkoa)

- Iztueta Dantza Taldea, Zaldibia (Gipuzkoa)


Berririk izan bezain abudo blog honetan argitaratuko ditugu.

2009/09/09

Gure Txokoa Dantza Taldea Euskal Herriko Dantzari Egunean


Urtero bezala, Euskal Herriko Dantzari Eguna antolatzen da garai hauetan. Aurten Nafarroari suertatu zaio ekitaldien antolaketa kudeatzea eta honen ondorioz Mikelats Dantza Taldearen 15.urteurrena dela eta Atarrabian ospatuko da aurtengo edizioa. Irailak 12, larunbat honetan beraz, izango dugu Euskal Herri osotik hurbildutako taldeen dantzak ikusteko parada.

Gure Txokoa Dantza Taldeari ere gonbidapena luzatu zaio egun honetan parte hartzeko, eta aukera onartuz Atarrabian izanen gara.

Larunbat goizean (11:30tan) egingo den Jatorrizko Dantza Taldeen Jaialdian parte hartuko dugu, bertan Berako Makildantzak eta Bordondantza eskeiniz. Gurekin batera jaialdi honetan Leitza, Iribas eta Isabako taldeak izanen dira. Ondoren talde hauekin batera bazkalduko dugu.

Arratsaldean, festibal erraldoi bat antolatuko da Euskal Herriko abzter guztietatik hurbildutako taldeekin eta lurralde bakoitzeko taldeek pare bat dantza eskeiniko dituzte. Nafarroako dantzariek Kortes eta Txokolatearen Jota (Agoitzeko Jota) dantzatko dute adibidez. Beratarrak ezingo gara bertan egon bertze konpromisoak direla eta.

Gure Txokoa Dantza Taldetik Atarrabiara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu Euskal Herriko dantzetaz gozatu ezazuen.

Argibide gehiagorako Nafarroako Dantzarien Biltzarreko bloga: http://nafardantza.blogspot.com/

Atarrabiako Dantzari Eguneko egitaraua:

•Erakusketa.
“Mikelats dantza taldearen 15. urteurrena.”
Irailaren 7-tik 12-ra Atarrabiako Kultur etxean.

•Hitzaldiak.
19:30etan,hiru hitzaldi izango ditugu Atarrabiako Kultur Etxean:
Irailaren 9an: “Dantza; ondare inmaterialaren barnean ”, Alfredo Asiain eta Ortzadar Folklore Taldeko kideak.
Irailaren 10ean: “Dantza tradizionala eta sormena: Eaurtako neskadantza”, Juan Antonio Urbeltz.
Irailaren 11ean: ”Haur folklorea. Nondik nora?”, Josu Larrinaga.


Egun osoan Zehar:
• Udal enparantzan; dantza, folklore eta arropa tradizionalarekin erlazionaturiko artisau azoka.
• Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, akordeolariak, txalapartariak, etc.
• Txozna
• Erakusketa (goizean).


•11.00h Udal enparantzan, folkloreko artisauen azoka.
•11.30h Udal enparantzan, jatorrizko dantza taldeen jaialdia.
•14.00h Jatorrizko dantza taldeen bazkaria.
•16.00h “Indurain anaiak” polikiroldegian dantza taldeen Ongi etorria.
•17.30h Harrera ofiziala polikiroldegitik Atarrabiako kaleeraino.
•18.00h Jaialdi Nagusia udal enparantzan.
•21.30h “Lorenzo Goikoa” polikiroldegian dantza taldeen afaria.
•00.30h – 04.30h “Atarrabia” frontoian Gaupasa, Udal enparantza ondoan, “Trikidantz” taldearekin.

2009/09/02

Zorionak Itziar!!!


Pasa den larunbatean gure Itziar Andonikin ezkondu egin zen!!!
Pozez eta emozioz beteriko egun horretan bere dantza ikasle ttikiek arkua egin zioten bere irakasle ezkonberriari. Bere lagunek ere ez zuten guttiago izan nahi eta aurresku hunkigarri bat dantzatu zioten bikoteari.

Gure Txokoa Dantza Taldearen partez, Zorionik beroena eta aurrerantzean hoberena opa dizuegu bikote!!!

ZORIONAK!!!

2009/09/01

Berako Dantzari Ttikia


Irailak 26an, larunbata, ospatuko da XV. Berako Dantzari Ttiki Eguna.

Aurten 15. edizioa ospatuko da, dagoeneko zenbaki borobila. 15 urte horiek ospatzeko ahalik eta egun borobilena osatzen saiatuko gara.

Prestakuntza lanetan hasiak gara dagoeneko, eta berriak izan bezain abudo blog honetan argitaratuko ditugu.