Berriz ere bueltan gara! Badirudi aurten Inude eta Artzaien konpartsa martxan dugula berriz eta guztia ongi antolatua egoteko galdetegi hau betetzea eskatu nahi dizuegu.
2022/02/14
INUDE ETA ARTZAIAK 2022
2021/09/30
Bueltan gara! dantza! dantza!
BUELTAN GARA! DANTZA! DANTZA!
Denboraldi berezi eta luze hau eta gero hemen gara berriz ere bueltan, gure dantza saioak berreskuratzeko irrikitan! dantza! dantza!
Egia da pandemiagatik ezarritako neurriak zirela medio, dantza entseguak bertan behara utzi behar izan ditugula orain bitarte. Azken aldaketekin ordea prest gaude berriz ere martxan jartzeko, eta ahal bezain agudo zuekin batera dantzan hasteko!
Beti egin dugun moduan, izen emate dokumentu hau betetzea eskertuko genizueke. Datu hauekin, gure artean elkartu, indar guztiak batu, taldeak antolatu eta irakasleak zuekin harremanetan jarriko gara! Guzti honetarako denbora beharko dugu, beraz urriaren bukaera / azaroaren hasiera aldera izanen duzue gure berri.
GureTxokoaDantza taldeko dantzaria izateko EGIN BEHARREKOAK:
- Hemen bertan, IZENA EMAN (Nahiz eta aurreko urteetan dantzetan parte hartu, urtero berritzen dugu zerrenda. Hartaz, jarraitu nahi duen GUZTIAK eman behar du izena.)
- 2022an 6 urtetik goiti dituen edonor matrikula daiteke.
- Gure Txoko Dantza taldeko partaide izateko Gure-Txokoa elkarteko bazkide izatea nahitaezkoa da. Informazioa lortzeko honako Emailera idatzi: guretxokoaelkartea@gmail.com zuen kezkak azalduz.
- Dantza ikastaroa dohakoa da.
- Izen emateko azken eguna URRIAREN 10a izanen da.
* Musukoaren erabilera; Nafar Gobernuak Foru dekretuan ezartzen duen bera izanen da.
Mila esker!!!
GureTxokoaDantzaTaldea.
___________________________________________________________________________
Después de esta temporada tan extraña, volvemos con ganas de empezar a bailar. Dantza! Dantza!
Es cierto que debido a las medidas por la pandemia, hemos tenido que dejar los ensayos. Sin embargo, con los últimos cambios estamos preparados/as y con muchas ganas de volver a ponernos en marcha. ¿Os animáis?
Como siempre hemos hecho, os agradeceríamos que rellenéis esta inscripción. Con estos datos, nos reuniremos, uniremos todas nuestras fuerzas, organizaremos grupos y nos pondremos en contacto con vosotros/as. Sin embargo, para todo esto necesitaremos tiempo, por lo que os avisaremos a finales de octubre o primeros de noviembre.
REQUISITOS para formar parte de GureTxokoaDantza:
-Todo aquel que quiera formar parte del grupo de bailes ha de apuntarse AQUÍ ya que reformamos la lista cada año. (Aun siendo antiguo alumno es necesario apuntarse.)
- Todo aquel/aquella que durante el 2022 cumpla o haya cumplido 6 años o más, es bienvenido.
-Para participar en el grupo de bailes debemos ser socios de la Asociación Gure Txokoa. (Mas información escribiendo un email a esta dirección: guretxokoaelkartea@gmail.com)
-Las clases son gratuitas
- Último día para matricularse: 10 de OCTUBRE
* El uso de la mascarilla: será el que se establezca en el Decreto Foral de Navarra.
Mila esker!!!
GureTxokoaDantzaTaldea.
2019/12/13
Izen emateko epea HELDU DA!
Eman izena hemen bertan eta urtarrila aldera taldeak osatu bezain laster deitu edo idatziko dizuegu.
( 2020an 6 urtetik goitiko edonor matrikula daiteke.)
GureTxokoaDantza taldeko dantzaria izateko EGIN BEHARREKOAK:
Ondorengo edozein LINK-ean, IZENA EMAN
www.guretxokoadantza.blogspot.com EMAN IZENA atalean
https://forms.gle/DMMs94byJpMSyaS27 galdetegia beteta
Gure Txoko Dantza taldeko partaide izateko Gure-Txokoa elkarteko bazkide izatea
Dantza ikastaroa dohakoa da.
Izen emateko azken eguna ABENDUAREN 20a izanen da.
Aquí tu oportunidad. Matricúlate aquí mismo y tan pronto como agrupemos a los dantzaris (Enero aprox)
os llamaremos o escribiremos para empezar a bailar. ( Todo aquel / aquella que durante el 2020 cumpla o
haya cumplido 6 años o más, es bienvenido.)
REQUISITOS para formar parte de GureTxokoaDantza:
Todo aquel que quiera formar parte del grupo de bailes deberá apuntarse en
Para participar en el grupo de bailes debemos ser socios de la Sociedad del Gure Txokoa.
Las clases son gratuitas
Último día para matricularse : 20 DE DICIEMBRE
2018/12/29
Eva Portu Eguberrietako Pallet-aren irabazlea
2018/12/20
Matrikulazioa 2019
Hona hemen, 2019an Gure Txokoa Dantza taldean aritzeko aukera! Eman izena hemen bertan URTARRILAREN 2a baino lehen eta jarriko gara zuekin kontaktuan.
Anima zaitez, eta etorri gurekin DANTZATZERA! Dantzak ez du adinik!
Mila esker!!! Eguberri dantzagarriak izan ditzazuela!
________________________
¿Quieres bailar con Gure Txokoa Dantza Tadea este año 2019? Aquí tu oportunidad. Matricúlate aquí mismo antes del 2 de ENERO y tan pronto como agrupemos a los dantzaris (Enero aprox) nos pondremos en contacto con vosotros.
¡Animate a bailar! ¡El baile no tiene edad!
Mila esker!!!
Eguberri dantzagarriak izan ditzazuela!
2018/02/07
40. Aldiz jarraian Inudeak eta Artzaiak Beran
Berako inauteriak hasiak dira Kaldereroen ospakizunekin, ortzegun honetan haur eta gaztetxoen txanda izanen da eta igandean gure txanda izanen da Inude eta Artzaien ospakizunakin.
Otsailaren 11an, igandez, goizeko 10etan aterako da konpartsa Eztegara pilotalekutik. Goiz guztian zehar kaleak pasiatu ondotik, bazkari batek indarberrituko gaitu. Arratsaldez, 18etan Eztegara pilotalekutik Altzateko Plaza arteko bidea lotuko du desfileak. Euria eginez gero ibilbidea laburtuko da baina printzipioz ez da euririk aurreikusten. Momo erregeak kontaktuak ditu zeruan...
Aurtengoa urte berezia da 40. aldia izanen baita, hutsik gabe, Gure Txokoa Dantza Taldeak Inude eta Artzaien konpartsa antolatzen duela. Urteurrena hurrengo urtean izanen da eta beraz ospakizun bereziak hurrengo urterako utziko ditugu. Hurrengo urtean 90 urte beteko baitira lehenengo aldiz Inude eta Artzaiak Beran ateri zirenetik (1929) eta 40 urte berreskuratu zenetik (1979).
Behar bada 40. edizio borobil horrek lagunduta lehendabiziko entsegu egonean dagoeneko 28 bikotek izen eman dute iganderako, eta hainbatek konpartsan. Beraz urte polita aurreikusten dugu partaide kopuru aldetik.
Animatzen zaituztegu zueri ere bai urtero bezala Inude eta Artzaietan parte hartzera. Indarberritzen ari den konpartsa koloretsu bat osatzeko deia ere egiten dugu dantzatzen ateri nahi ez dutenei. 20. mende hasieran herri batean aurkitu zitezkeen pertsonai desberdinak irudikatu beharko dire: