2010/07/21

Bidasoaldeko XIV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia

Bidasoaldeko XIV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia


Bidasoaldeko XIV. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia

EGUNA: Uztailaren 26a, astelehena

Ordua: 20:00
Lekua: Altzateko plaza (eguraldi txarra eginez gero, Altzateko pilotalekuan)
Talde parte-hartzaileak: Ethnos (Skopje, Mazedonia); Timisul (Timisoara, Errumania) eta Eraiki Dantza Taldea (Irun, Euskal Herria)
Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea
Laguntzaileak: Berako Udala Cadena Ser-Irun; Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza
Argibide gehiago: www.festivalfolklorebidasoa.com
TALDEAK

Ethnos (Skopje; Mazedonia)

Etnos 2000an sortu zen Skopjen, Mazedoniako hiriburuan. Talde honen helburu nagusia Mazedoniako ohiturak eta kultura Europan barna zabaltzea da. Taldea 150 lagunek osatua da, 7-18 urtekoak, maila ezberdinekoak. Etnosek 400 ikuskizun baino gehiago eskaini izan ditu Mazedonian eta mugaz haraindi: Frantzia, Alemania, Finlandia, Ukrania, Polonia, Italia, Austria, Errumania, Eslobakia, Txekiar Errepublika, Turkia, Bulgaria eta Kroazia.

Etnos taldea Mazedoniako hainbat eskualde ordezkatzen ditu, eta bere kultura aberatsa erakusten du. Bera janzkera era askotarikoa da eta honek dantza eta abesti ezberdinak eskaintzeko aukera ematen dio.

Etnos taldea hagitz goraipatua izan du parte hartu duen jaialdietan eta batzuetan ere sariduna izan da; esaterako, Lebork-en (Polonia) saritua izan zen bere koreografia eta jantziengatik.

Timisul (Timsoara; Rumanía)

1996an sortu zen Timisoarako Kultur etxean antolatutako dantza ikastaro batetik hautatutako haurrekin.

Gaur egun Timisoara eskola guztietako haur, musikari, abeslari eta dantzariek osatua da. Bertako ohitura eta tradizioak aurkezten dizkigute euren ikuskizunetan.

Orkestrak taldea laguntzen du, estatuko eskualde guztietako musika folklorikoak interpretatuz. Hainbat dantza eskaintzen dizkigute: Banat, Ardeal, Moldova, Oas eta Bihor.

Orain arte taldeak haurren Banateko hainbat jaialditan parte hartu du (Timisoara, Buzias, Resita, Caransebes, etab.), Oradea, Sibiu eta Arad eta nazioarteko manifestazio folklorikoetan; esaterako, Fantzia, Turkia, Grezia, Serbia, Hungaria, etab.

Eraiki Dantza Taldea (Irun; Euskal Herria)

Eraiki Dantza Taldea 1978 inguru zen, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek Eraiki Dantza Taldea sortu zuenean, hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko lanetan aritu den taldeetako bat izan dena. Gaur egun 150 bat dantzari ditu, 5 urtetatik helduetaraino direnak. Antzezten duen folklorea Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietakoa da, betiere geure arbasoek utzitako ondareak ahalik eta era kutsagabeenean azaldurik, garrantzi handiena garaiko eta probintzia bakoitzeko jantziei eta musika instrumentuei emanez. 1997an Eraiki Dantza Taldeak lehenengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia antolatu zuen, helburu nagusiena munduko kultura eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzea zelarik, horretarako erabiltzen den tresna nagusia folklorea delarik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina