Inauteriak hasiak daude dagoeneko. Atzo Inude eta Artzai gaztetxoen txanda izan zen eta etzi nagusien momentua ailegatuko da. Batzuk ezagutuko ez duzuen Inude eta Artzaiei buruzko ohituraren zati ttiki batekin gatoz gaurkoan.
Gibelera begira
Hausterre asteazkena baino lehenago igande, astelehen eta asteartean inauteriak ospatzen dira.
Igandean,
“Inudeak eta Artzaiak” izeneko konpartsa Berako karriketan barrena
ibili ohi da hiru dantzez eta bi abestiz Berako kaleak alaituz. 1979. urtean
berreskuratutako tradizioa dugu inauterietako egun berezi hau, berez, Donostiatik datorrena,
Sarriegiren musikarekin bat.
“Inude eta Artzaiak” konpartsak mende hasierako gizaegoera batean oinarritua dago; Kontxako pasealekuan, artzaien eta inudeen (hiriko emakumeen umeak zaintzen eta elikatzen zituzten baserritarren) arteko maitemin jolasetan hain zuzen.
“Inude eta Artzaiak” konpartsak mende hasierako gizaegoera batean oinarritua dago; Kontxako pasealekuan, artzaien eta inudeen (hiriko emakumeen umeak zaintzen eta elikatzen zituzten baserritarren) arteko maitemin jolasetan hain zuzen.
Lehen
bakarrik gizonezkoek parte hartzen zuten, dantzari taldeko erdia emakumez
jantzirik atera ohi ziren. Gaur egun, ordea, mutilak inudez janzten dira eta neskak artzaiez . Dantzariak, dotoretsu jantziriko musikari txaranga batez
lagunduta ibiltzen dira karrikaz karrika, konpartsako pertsonaiez lagunduta. Azken hauen artean, Inauteri hauetako errege den Aita Joxepe bere bi kideekin
eta herriko agintari diren,, alkatea, apez,
irakasle, alargun, postari, barkilo saltzaile.... ikus ditzazkegu bertzeen artean. Inoiz falta ez diren bi deabrutxoak ezin ahaztu!
www.beragureherria.com web orriak Beako Inude eta Artzaien inguruko argazki galeria bikaina du. Bisita ezazu hurrengo link-an: Inude eta Artzaien argazki bilduma
Hemen erakutsitako irudi guztiak www.beragureherria.com web orritik hartutakoak dira.
Un poco de historia
El domingo, lunes y martes anterior al Miércoles de Ceniza se celebran los Carnavales.
El
domingo la comparsa de “Iñudeak eta Artzaiak” recorre las calles de
Bera con sus tres bailes y dos canciones. Esta tradición que se recuperó
en 1979 es propiamente de Donostia, con música de Sarriegi. La comparsa
de Iñudeak eta Artzaiak” toma como referencia una estampa de principios
de siglo, el flirteo entre pastores y jóvenes con nodrizas en el paseo
de la Concha.
En
la antigüedad participaban únicamente varones, estando vestidos la mitad
de dantzaris de mujer. En la actualidad los chicos se visten de chica y
las chicas de chico. Les acompaña una charanga de músicos, vestidos
elegantemente de traje y una comparsa de personajes, entre los que
destacan el Rey Momo, rey del Carnaval y las fuerzas vivas del pueblo
como el alcalde, el cura, el maestro, la viuda, el cartero, el
barquillero entre otros y dos demonios que no faltan nunca.
La web www.beranuestropueblo.com posee una galería de imagenes relacionadas con Inudeak eta Artzaiak. Os recomendamos visitarlo en el siguiente link: Galería de imagenes de Inudeak eta Artzaiak
Todas las imágenes aquí mostradas provienen de www.beranuestropueblo.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina