Denboraldia, urtero legez, haur eta gaztetxoen izen ematearekin hasi zitzaigun. Berrikuntza gisa, 2016an izen emateak online egin ziren, horrela, partaide guztien kuadeaketa modu erosoago eta zuzenago batean egitea lortu dugu. Harrera ona ikusirik 2017an ere horrela bideratuko dira izen emateak.
Hainbat saioetan parte hartu dugu aurtengoan. Hemengo errepasoan horietako batzuk nabarmenduko ditugu:
Otsailak 7
Inude eta Artzaiak - Bera
Inauteri garaia iritsi zen eta Inude eta Artzaien konpartsa antolatu genuen 1979 urtetik egiten den bezala. Otsailak 7koa igande euritsua izan zen baina bertze behin ere bildu ziren 34 bikoteek eta konpartsan parte hartu zuten beratarrek euren inauteri gosea erakutsi zuten euriari aurre eginez.
http://www.noticiasdenavarra.com/2016/02/08/vecinos/bortziriak/34-parejas-de-inude-eta-artzaiak-toman-bera
Apirilak 24
Baigorri (Behe Nafarroa) – Nafarroaren Eguna
Bertze behin ere gonbidatuak izan ginen Baigorriko Basaizea elkarteak antolatzen duen Nafarroaren Egunera. Goizean zehar Arrola, Baztan eta Iruñeako Duguna Dantza Taldeekin batera kalejira osatu genuen. Egurdia bazkari herrikoi batek lagundurik giro ederrean joan zen. Arratsaldeko 17:00tan Dantza jaialdi batekin borobildu genuen egitaraua.
http://www.basaizea.com/portfolios/nafarroaren-eguna-2016/
Maiatzak 29
Eibar (Gipuzkoa) – Ezpalak Jaialdia
Eibarko Kezka Dantza Taldeak eta Iruñeako Duguna Dantza Taldeak antolatutako jaialdi garrantzitsu eta politera gonbidatuak izan ginen pasa den udaberrian. Bertan, Unzaga Plazan, Berako Dantzak ikusgai egin genituen ezpatadantzaren aitzakipean. Izan ere Berako Bordondantza Ezpatadantzen generoko dantza da eta jaialdi honetan ezpatadantza desberdinak plazaratuak izan ziren Newcastle (Ingalaterra), Huelva (Espainia) eta Euskal Herriko puntu desberdinetatik etorritako taldeen emanaldiekin. Hurrengo linkan ikusgai duzue eguneko kronika interesgarria.
https://dantzan.eus/kidea/ezpalak/ezpalak-eibar-2016-kronika
Ekainak 4
XXII. Dantzari Ttiki Eguna – Bera
Añorgako (Gizpuzkoa) Arkaitz Dantza Taldeko, Lezoko (Gipuzkoa) Murixka Dantza Taldeko eta Urretxuko (Gipuzkoa) Lurra Dantza Taldeko dantzari ttikiak izan genituen bisitari Beran ekaineko lehendabiziko asteburuan. Guztira 180 dantzari inguru bete zituzten herriko kaleak non horietako erdiak kanpotarrak ziren. Urtero lez, auzo desberdinetan banatu ziren etorritako taldeak eta Altzateko Plazan egindako jaialdi batekin osatu zen goiza. Ondotik, dantzariak herriko dantzari ttikien etxeetara joan ziren bazkari batekin indarrak berreskuratzera eta arratsaldean Oharkabe dantzaldi taldeak jarritako doinuek berriz ere dantzarazi zituzten gaztetxoak.
Aurten, aldaketa gisa aipatu beharra da irailan antolatzen genuen Dantzari Ttiki Eguna ekainera pasatu genuela honen antolakuntza errexago eramate aldera. Aurreikusten dugu 2017an ekainaren hasieran egingo dela.
http://erran.eus/bortziriak/1464848748297
Ekainak 17-19
Elkartrukea / Esbart Dansaire Granollers (Katalunia) - Bera
Altzateko Besten egitarauaren barrenean Granollersetik etorritako Esbart Dansaire Granollers taldea bisitari izan genuen Beran. Elkartrukea egitea hitzartu genuen kataluniarrekin eta ekainaren 18an prestaturiko saio ikusgarria eskeini zuten Altzateko frontoian. Euria etsai izan genuen egun guztian zehar, baino hala ere Altzateko frontoia bete egin zen kanpotarren saioa ikusteko asmoz. Gure Txokoa Dantza Taldeak ere bere dantzak plazaratu zituen eta bukatzeko guztiak batera, euskaldun zein kataluniar, arin-arin eta fandangoa dantzatu zuten ikusleen harridurarako.
Gure ardurak ez ziren dantza ikuskizunera bakarrik mugatu, ahalik eta anfitrioi hoberenak izateko asmoz Iamoteneako ganbara eta elkartea egokitu genituen bisitariek bertan arratsak pasa eta otorduak egiteko. Bera herria erakutsi ahal izan genien eta Altzateko Bestetako bazkari herrikoian zikiroa dastatu zuten. Gaua luzea izan zen eta udazkenerako lotu genuen gure kataluiniarako bidaia. Antza Granollerstarrak konten bueltatu ziren Beran bizitutakoarekin.
Hainbat eta hainbat herritarren eta elkarteren laguntza jaso genuen elkartruke hau osatzeko. Beraiei denei gure esker ona!
http://erran.eus/bortziriak/1465970627886
http://www.diariovasco.com/bidasoa/baztan-bortziriak/201606/17/barrio-altzate-bera-celebra-20160617002237-v.html
Uztailak 30
Korrontzi Dantzan - Bera
Korrontzi folk taldearekin eta Oinkari Dantza Taldearekin batera emanaldia egiteko proposamena luzatu ziguten eta baita aukera baliatu ere. Ensaio eta prestakuntza aunitzen ondotik Eztegara frontoia bete egin zuten 800 ikusle inguruk eta horrela egindako lan gogorra saritua izan zen. Agus Brandiaran eta bere taldekideek kontzertu bikaina eman zuten eta gure dantzak lagun ikuskizun ederra ikusi ahal izan zen. Ikusleen erantzuna ikusita gainditu egin ziren gure aurreikuspenak. Esperientzia berri bat Gure Txokoa Dantza Taldearentzat izan zen hau, teknika eta dantza berriak ikasteko balio izan ziguna, eta maila haundiko musikari eta dantzariekin oholtza konpartitzeko aukera eman ziguna.
http://erran.eus/bortziriak/1470031836219
http://erran.eus/bortziriak/1470030344674
Abuztuak 2
Berako Bestetako Haurren Jaialdia – Bera
Hiru egun lehenago gertatu bezala, Eztegara frontoia bete egin zen haur eta gaztetxoen jaialdia ikusteko asmoz. Urtarriletik hasitako ensaioetan ikasitako dantzak ikuskizun izan ziren urtero lez. Gazteek euren doaiak erakutsi zizkieten bildutakoei eta jende aintzinean dantzatzeko aukera berri bat izan zuten.
Abuztuak 3
Berako Bestak - San Esteban Eguna – Bera
Egun berezia da San Esteban eguna beratar guztientzat eta are gehiago dantzarientzat. Goizean goiz, San Esteban parrokiako mezan aurreskua dantzatuta (Ainhoa Larretxea eta Oier Larretxea anai-arrebak izan ziren dantzariak) eta agintariekin batera udal eta eliz arteko ibilaldia egin ondotik Berako Bordondantza eta Makildantzak eskeini genituen urtero bezala. Emozioa nabarmena izan zen jendez lepo zegoen Herriko Etxeko plazan.
Arratsaldean, Aurreskua dantzatu genuen plaza berean. Dantzariak, neska kapitain baten etxean, Ainhoa Larretxearen etxean berendua hartu eta joan ziren plazara. Ainhoa Larretxearekin batera, Ane Eltzaurdia izan zen nesken bertze kapitaina. Mutilei dagokienez, Mikel Castillo eta Oier Larretxea izan ziren aurreskua eta atzeskua. Arratsean, mutilak bikotearen etxera afaltzera gonbidatuak izan ziren ohitura jarraikiz.
http://erran.eus/bortziriak/1470229158146
http://erran.eus/bortziriak/1470291465137
Abuztuak 10
Korrontzi Dantzan – Ziudadela, Iruñea (Nafarroa)
Korrontzi musika talde bizkaitarrak bere birarekin jarraituz saioa eskeini zuen Iruñeako Ziudadelan eta gonbidatuak izan ginen beraien ikuskizunean dantza egiteko. Oinkari (Billabona, Gipuzkoa) eta Nafarroako bertze dantza taldeekin batera Korrontzi lagundu genuen bere saioa osatzen. Jendez betetako toki ikusgarrian dantzatzeko aukera izan genuen.
http://www.noticiasdenavarra.com/2016/08/09/ocio-y-cultura/cultura/korrontzi-presenta-este-miercoles-en-la-ciudadela-un-espectaculo-con-varios-grupos-de-dantza
Urriak 1
CNN Telebistarentzat Erreportaiaren Filmaketa – Etxalar (Nafarroa)
CNN telebista kate estatubatuarrak Euskal Herriari buruzko dokumental bat osatzeko grabaketetan parte hartu genuen Gure Txokoako Dantzariak. Etxalarko Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpek, trikiti eta panderoarekin lagun genituela, Amerikatik etorritako telebista katearentzat dantzatu genuen gure ohiturak erakusteko asmoz.
Urriak 28-29-30
Elkartrukea / Esbart Dansaires Granollers (Katalunia) - Granollers
Ekainean jasotako bisita bueltatuz, Granollersera bidaiatu genuen Gure Txokoako dantzariak. Kataluniarrek modu ezin hobean hartu ziguten eta asteburu ahaztezina pasarazi. Urriaren 29an Granollerseko plaza garrantzitsuena den Porxadan ordu beteko saioa eskeini genuen ehundaka ikusle bilduz. Baita Bartzelona aldean bizi diren Beratarrak ere. Etxekoak lagun izan genituen dantzan eta goizean bertan ikasitako bi dantza autoktono plazaratu genituen. Hiriko alkateak berak agurtu gintuen bere bizilagunen partez eta oroigarri ttiki bat oparitu.
Granollersen Berako dantzak erakutsi genituen, baita Euskal Herriko bertze hainbat dantza ere bai, eta bertze dantza talde batekin eta bertze kultura batekin harremanetan egoteko aukera izan genuen. Kataluniarrekin harremana ezin hobea izan zen eta ezin hobe zaindu ziguten han egondako asteburuan. Horregatik guztiagatik eskerrak eman beharrean gaude Esbart Dansaire Granollers taldeari.
Esperientzia bikaina izan da elkartruke hau eta honek bertze irteera batzuk bilatzeko asmoetan indartzen gaitu.
http://erran.eus/bortziriak/1478253339713
https://photos.google.com/share/AF1QipMhphPDS9xGElEtvdarsmH9YGj6uNI8RZ4Gd4HUa9i7iFrrKancVivkEqxgfoSX8A?key=OFpkbHdsOWZ0ZDNsNVpMVFJKWExoVGdQdUxab3Fn
Abenduak 29
Korrontzi Benefic – Teatro Campos, Bilbo (Bizkaia)
Korrontzi folk taldeak Korrontzi Benefic egitasmoa antolatu zuen urtea amaitzeko. Ongintzazko proiektua bi Gobernuz Kanpoko Erakunde-n (TDH-Gizakien Lurra eta Aitzina-Aefat) umeei laguntzeko asmoz egina. Hiru kontzertu antolatu ziren, Gasteizen, Bilbon eta Azpeitian. Bilboko kontzertuan parte hartzeko aukera izan genuen, Campos Antzokian emandako saioan. Euskal Herriko 14 bat taldek hartu genuen parte sarrera guztiak agortuta zituen antzokian.
http://www.tdh-gizakienlurra.org/es/korrontzi-benefic-hoy-en-bilbao-y-manana-en-azpeitia/
http://www.kulturklik.euskadi.eus/evento/20161115142033/korrontzi-benefic-/kulturklik/es/z12-detalle/es/
Abenduak 30
Korrontzi Benefic – Soreasu Antzokia, Azpeitia (Gipuzkoa)
Korrontzi taldeak antolatutako Korrontzi Benefic egitasmoaren hirugarren kontzertuan ere parte hartu genuen eta saioa ixteko aukera eman zitzaigun. Azpeitiako Soreasu antzoki ikusgarrian izan zen eta berriz ere sarrerarik gabe gelditu ziren txarteldegian. Bertze 15 talde inguruk parte hartu genuen bertan.
http://uztarria.eus/komunitatea/Sanagustinkulturgunea/1483354249
Saio guzti hauetaz aparte, gure dantzari gaztetxoek herri desberdinetako Dantzari Txikietara joateko aukera izan dute aurten ere bai. 2016an Ibarra, Urretxu eta Zaldibiara joateko aukera izan dute eta bertan bertze euskal dantzez gain Berako dantzak erakutsi zituzten. Baina Gure Txokoako haurrak Beran dantzatzeko aukera desberdinak ere izan dituzte aurtengoan Berako auzoetako bestetan antolatutako saioetan, Agerran edo Ilekuetan adibidez.
Espero dezagun 2017a pasa den urtea bezain oparoa izatea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina