2009/08/30

Agerrako saioa


Atzo, abuztuak 29, Gure Txokoa Dantza taldeak dantza saioa eskeini zuen Berako Agerra auzoan. Eguraldia lagun zen eta jende aunitz bildu zen emanaldia ikusteko, bertze urtetan baino ikusle gahiago hurbildu zen Agerra auzora.

Dantzariak pozik agertu ziren festibal amaieran gerturatutakoek emandako harreragatik eta dantza saioa hagitz ongi ateria zela aipatu zuten. Nabarmentzekoa da gainera, dantzari ttikiek egindako dantzak, bikain atera baitziren.

Agerra auzoan egindako emanaldia honako dantza hauetaz osatu zen:
1- Agurra
2- Launako
3- 7 jauzi
4- Muxikoak: Hegi ta Ostalertsak
5- Makil Txiki
6- Xuberoako Makildantza
7- Betelu

Festibal bukaeran, Agerrako bestatako antolakuntzak, merendu ederra prestatu zuen dantzari eta musikari guztiei urteroko gisan. Horregatik eta guztiagatik Gure Txokoa Dantza Taldearen partez gure eskerrik beroenak Agerrako bestetako antolakuntzari!!!

1 iruzkin:

  1. Great idea blog hau!!! Zorionak.
    Orain posible litzake aintzinako eta oraingo dantzarien argazkiak bildu artxibo batean?(Udal Etxeko web ean badago asko....)
    Aunitz aurtez berriro. Juanjo Irazoki, dantzari ohia.

    ErantzunEzabatu