2009/08/23

Berako dantzak

GURE- TXOKOA DANTZA TALDEA

Gure- Txokoa 1931 an sortutako kultur eta kirol elkarte bat da, bertan talde ezberdinak aurkitzen direlarik ( pilota, futbola, bizikleta, igeriketa, DANTZAK,…).

Gure- Txokoa Dantza Taldeak 6 urteetikan aintzinerako gazteak biltzen dituen taldea da. Gazte hauek taldeetan banatuta daude adinaren arabera.

Gaur egun 120 gazte inguru dira eta aipatzekoa da gazte guztiak Berakoak direla edo Beran egiten dutela bizia.

Gure- Txokoa Dantza Taldeak Abuztuaren 3an (San Esteban) du saio garrantzitsuena, bertan Berako dantzak dantzatzen dituztelarik:

· Bordondantza (goizean)
· Berako Makil- dantza (goizean)
· Berako aurreskua (arratsaldean)

Bordondantza: V forman ezarrita dantzatzen den dantza da. Bata besteari soken bitartez lotuta daude eta soka hauek beti tente kontzen saiatu behar da.
Mutilek bakarrik dantzatzen dute. Foruen plazan egiten da meza ondotikan.

Makil- Dantza: 10 dantzaz osaturiko guda dantza edo makil jokoa da. Mutilek bakarrik dantzatzen dute. Foruen plazan egiten da.

Aurreskua:
· Ohitura: Aipatzekoa da dantza honek duen ohitura; Badira bi mutilak kapitainak direla eta hauek neska guztiekin batera dantza hasi aurretik merendatzen dute neska kapitaina baten itxin. Gero denak batera Foruen plazara joaten dira kate bat eginez, mutila bat aintzinean eta bertzea gibelean paratzen delarik. Mutila bakoitzak neska batekin dantzatzen du eta ondoren mutila neska horren itxera joaten da afaltzera. Mutilak postrea eramaten du afaltzen hasi baino lehen postrea ezkutatzen du etxean.

· DANTZA: Dantza gehiena kate bat osaturik egiten da. Dantzaren erdian 1go eta azkeneko mutilek beren dantza bikoteari (neska) agurra eskeintzen diote. Bukatzeko eta arraultze itxura paraturik Berako fandango eta arin –arina egiten dute neska- mutilek.

Jon Zelaieta dantzari oihak idatzia


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina