2009/08/12

Gure Txokoa Dantza Taldea-k bloga estreinatzen du!!!

Gure Txokoa Dantza Taldearen inguruko berriak argitaratuko dira hemendik aurrera blog honetan. Web orri bat egin bitartean hau izanen da Gure Txokoaren informazioa emateko bidea.
Blog berri honen helburua taldeari buruzko informazio guztia biltzea da, eta bide batez Berako dantzak ezagutaraztea.

Era berean nahi duenak gurekin harremanetan jartzeko bide egokia du honako blog hau. Bertzela, guretxokoadantza@gmail.com postara idazteko aukera duzue.

ONGI ETORRIAK GURE TXOKOA DANTZA TALDEAREN BLOGARA!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina