2010/08/17

Donostiako emanaldiaren bideoa

Pasa den larunbatean, abuztuak 14, Gure Txokoa Dantza Taldeak Makildantzak eskeini zituen Donostiako Konstituzio Plazan XXXIII. Txistulari Alardearen egitarauaren barrenean.

Ensaioan ere ikusleek ia exerleku guztiak bete zituen


Emanaldia hagitz ongi joan zela erran dezakegu. Plaza Donostiarra jendez gainezka zegoen ETB-ko kamarak barne eta musikariak punta-puntakoak ziren. Jose Ignazio Ansorenak zuzendu zuen bandan Jon Irazoki musikari Beratarra zegoen bertzeak bertze.

Gure Txokoako dantzariak Xabier Otaegi aurkezlearekin


Arratsalde osoan azkeneko ensaio eta prestakuntzak egin ondotik eta urduritasunak alde batera utzi ezinik ailegatu zen Beratarron txanda. Xabier Otaegik sarrera eman zigun eta gogo handiz goitu ginen eszenatokira. Donostiako Txistulari Bandak hala eskatuta 3. eta 5. eta 10. bitarteko dantzak egin genituen. Jendeak txaloz hartu gintuen eta are eta txalo handiagoekin agurtu ere bai.

Txistulari Alardean parte hartu zuten Gure Txokoako dantzariak kontzertuaren aurretik


Ikusle batek gure emanaldiaren bideo hau goitu du Youtubera, linka sakatuz ikusi dezakezue:
http://www.youtube.com/watch?v=URujcyPMlec

Bukaeran omenaldi bat egin zitzaion Ricardo Sabadie Errealeko ereserkiaren sortzaile zenari eta eszenatoki gainera goitu ginen kantua abestera.

Ondotik, kontzertuko partaideak Donostiarra Sagardotegian elkartu ginen afaltzera eguna giro bikainez amaituz.

Gure Txokoa Dantza Taldetik eskertu nahiko genuke kontzertuaren antolatzaileek eta partaideek eskeinitako tratu bikaina, bai ensaioetan eta bai kontzertu egunean eta bidenabar eskertu Donostiako Txistulari Alardean dantzatzeko aukera emateagatik.

ETB1-ek hurrengo egunetan eskeiniko du kontzertu osoa. Adi egongo gara telebista emanaldia iragartzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina