2010/08/14

Gure Txokoa Donostiako Txistulari Alardean eta Zugarramurdin

Asteburua ekitaldiz betea heldu da Gure Txokoa Dantza Taldearentzat. Gaur larunbata, arratsaldez Donostiako XXXIII. Txistulari Alardean parte hartuko du eta bihar igandea berriz, Zugarramurdiko besten egitarauaren barruan goiz eta arratsalde dantzatuko du.

Gaurkoa, egun berezia izango da, izan ere Jose Ignazio Ansorenak zuzentzen duen txistulari eta musikari taldeak Berako Makildantzak joko ditu Donostiako Konstituzio plazan. Bertan Berako dantzak eta ohiturak erakutsi asmoz hamarkada bat Beratar izango da oholtza gainean. Azken egunetan Donostian ensaiatu ondoren etorriko da ospe handia duen kontzertua. Euskal Telebistako kamarak bertan izango dira grabaketa lanetan hurrengo egunetan kontzertua ETB1-en emateko asmoz.


Kontzertua arratsaldeko 20:30tan hasiko da Donostiako Alde Zaharreko Konstituzio plazan.

Hemen azpian uzten dizuegu ekitaldiaren deskribapena (Iturria: Donostia.org):
Aste Nagusia 2010: Txistularien Kontzertu Nagusia
Donostiako Aste Nagusiaren barruan, Txistularien Kontzertu Nagusiaren XXXIII. edizioa.
* Non: Donostia-San Sebastián
* Data: 2010/08/14
* Ordutegia: 20:30
* Tokia:Konstituzio Enparantza
* Sarrerak:Dohain / Gratis
* Antolatzailea: Euskal Herriko Txistularien Elkartea

Parte hartzaileak:
* Euskal Herriko Txistulariak
* Donostiako Eskola eta Gurutziaga abesbatzak
* Metal Bostekoa: Julio Garcia eta Aitor Gaston (tronpetak) - Izaskun Ocón (tuba) - Ibon Izagirre (tronboia) - Oskar Zurdo (tronpa)
* Teklatua: Jon Irazoki
* Baxua: Aitor Arozena
* Gitarra: Xanet Arozena
* Flauta baxua: Juantxo Vega
* Perkusioa: Agustin Laskurain, José Javier Lera
* Aurkezlea: Xabier Otaegi
* Zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena Miner

PROGRAMA:
* Donostia (pasodoblea) Antonio Peña y Goñi**(1846-1896)
* Urolaldeko Harrobia.
o Ana Mari (baltza) Isidro Ansorena* (1892-1975)
o Maritxu Isidro Ansorena* (1892-1975)
+ Bakarrekoak: Alain Sorazu eta Jon Mendizabal
* Xabier Leteren Abestiak.
o Habanera Xabier Lete*** (1944—)
o Xalbadorren Heriotzan Xabier Lete*** (1944—)
+ Bakarreko kantaria: Irati Odriozola
* Berako Makil Dantza Herri doinuak**
o Berako Gure Txokoa dantzari taldea
* Donostiar Bat Aho Soinuz Munduan: Fermin Pujol.
o Pastelero Herri kanta*
o Molinatxo (habanera) Herri kanta*
+ Aho soinuaren bakarrekoa: Fermin Pujol
* Gizon Dantza Herri doinuak*
o Bakarreko dantzaria: Aimar Odriozola
* Haurtxo Zaratatsuak:
o Coro De Bebés Para El Carnaval De 1890 Norberto Luzuriaga* (?-1907)
o Iñauteriak 2008 José Luis Ocón (1942—)
* Fandango Eta Arin Arina Ezezagunak*
o Trikitilariak: Eneritz Bengoetxea eta Edurne Errandonea
o Dantzariak: Uxue eta Aitor Arrieta anai-arrebak
* Kantuz Jiran:
o Behin batean Loiolan Indalezio Bizkarrondo, Bilintx (1831-1876)/Herri doinua***
o Iturengo arotza Herri kanta***
o Kantariak: Irati Odriozola eta Ane Badiola
* Imanol Muñoz Otaegi Gogoan:
o Haurren dantza. Raimundo Sarriegi****(1838-1913)
o Begi urdin bat Bitoriano Iraola (1841-1919)/Raimundo Sarriegi****
o Dantza eta kanta: Groseko Kaldereroak
* Zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena Miner
* Moldaketak:
o *Jose Ignazio Ansorena
o **Txomin Agirregomezkorta
o ***Jagoba Astiazaran
o ****Jose Mari Oiartzabal

Laguntzaileak: Donostia Kultura eta Donostiako Musika eta Dantza Eskola.
Babeslea: Kutxa.
Tokia: Konstituzio Plazan.
Ordua: 20:30etan.
Sarrera: Dohain.


Bihar berriz Zugarramurdin
, dantzatuko du Gure Txokoa Dantza Taldeak. 12.30tan ospatuko den meza nagusiaren sarrera eta irteeran arkua egingo diete agintariei Gure Txokoako Dantzariek eta ondoren Bordondantza eta Euskaldunak eta Sorginak dantzatuko dute. Segidan Zugarramurdiko dantzari ttikiek beren dantzak erakutsiko dituzte.

Arratsaldean aldiz, pilota partiduen ondotik dantzatuko dute Beratarrek eta 10 dantzez osatutako jaialdia antolatu da. Dantzak Zugarramudiko plazan izango dire 7ak-7 t'erdiak aldean.
Zugarramurdira agertzera animatzen zaituztegu!

2 iruzkin:

  1. Ta Donostiakoa telebistan noiz aterako den badakizue?? Edo zuzenean bota zuten? Ikustea polita litzake eta...

    ErantzunEzabatu
  2. Ez zuten zuzenean eman. Hurrengo egunetan ETB1-en emango zutela erran ziguten bakarrik. Lehenagotik jakinta blogan idatziko dugu.

    ErantzunEzabatu