2010/08/14

Gure Txokoa Dantza Taldearen Bestatako Jaialdia 2010

Berako Eztegara Frontoia ttiki gelditu zen Gure Txokoa Dantza Taldeak urtero Herriko Bestetan egiten duen dantza jaialdia ikusteko. 1000 ikusle inguru bildu ziren aurtengo ikuskizunaz gozatzeko eta jende aunitzek xutik ikusi behar izan zuen emanaldia. Jendea ikusitakoarekin gustora gelditu zela erran dezakegu bukaeran eskeinitako txaloei esker.

13 dantzek osatu zuten ekitaldia eta 6 urteetatik 23 urte bitarteko 150 dantzari inguruk parte hartu zuten, Berako Txistulariak, akordeoilariak, Ezpelur Gaiteroak eta gainontzeko musikariez gain.

Egitarau honako hau izan zen:

1- AGINTARIENA
2- ARKU DANTZA
3- GIPUZKOAKO MAKIL TXIKIENA
4- ARIN-ARIN
5- ZAPATAGI
6- GIPUZKOAKO MAKIL HANDIENA
7- SIAMSA
8- ORBAIZETA
9- ERRENKAN
10- VILLABUENAKO PALOTEATUA
11- FANDANGO
12- SCOTISH
13- RETRETAN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina