2009/10/04

Gure Txokoa Dantza Taldearen saioa


Berako Labiaga Ikastolak eta Gure Txokoa Dantza Taldeak elkarlanean antolatuta berako dantzarien emankizuna izango da urriaren 16an Berako kultur etxean.

Hainbat herrialdetako gaztetxoak etorriko dira ikastolako ikaslei bisita egitera eta Berako eta Euskal Herriko kultura eta tradizioak erakusteko asmoarekin Gure Txokoa Dantza Taldeak euskal dantzaz osatutako emanaldia eskeiniko die kanpotarrei.

Aurrerago saio honi buruz berri gehiago izanen duzute.

2 iruzkin:

  1. Beno, hitzik gabe gaituzue Gure Txokoa- Labiaga ikastola dantza jaialdia parte hartu zenuten dantzari nahiz musikari guztiek. Antolakuntza zoragarria eta emanaldi bikaina. Kanpotarrak aho bete hortz utzi zenituzten eskeini zenuten emanaldiarekin. Gure kulturaren erakustaldi honek benetan hunkitu zituen eta gure hizkuntza eta kulturarekiko dugun begirunea trasmititzen jakin zenuten; halaxe erran zidaten Alemania, Estonia, Italia eta Turkiatik etorritako lagunek. Eskerrik asko bihotzez sentitzen baitugu ikastolaren zati bat Gure Txokoa dantza taldean dagoela.
    It´s been a great festival! Animo eta segi horrela!

    ErantzunEzabatu
  2. Lan haundia egiten ari zarete Gure Txokoako dantzariak. Gure haurrei gure dantzak musutruk erakusten eta zuen denboratik minutuak kentzen euskal kulturari eta jendeari emateko. Munduko laguntza guztia merezi duzue, guraso, herritar zein instituzietatik. Ea zorte pixka bat daukazuen eta egiten ari zarete lanak, nolabait, saririk jasotzen duen. Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu